“DJ eta Musika-Ekoizleen Lehiaketa”ren finala abenduaren 20an, eguena, egingo da Bilborocken

Bilboko Udalak antolatutako “DJS LEHIAKETAREN” eta “MUSIKA-EKOIZLEEN” lehiaketaren finala abenduaren 20an, eguena, egingo da, 20:00etan, Bilborocken.

Hiruarren edizio honetan 29 artista gazte aurkeztu dira (17 DJen modalitatean eta 12 musika-ekoizpenean), eta epaimahaiaren arabera, iaz baino estilo aldaera gehiago izan dira.

29 pertsona horietatik, 3 DJ modalitatean hautatu dira eta 3 musika-ekoizpenean, finalean parte hartzeko:

DJ kategoria

  • MØNET (DJen kategoria)
  • Bela (DJen kategoria)
  • Paul Larrozea (DJen kategoria)

Ekoizle kategoria

  • William Blackmouth (ekoizleen kategoria)
  • BKTS (ekoizleen kategoria)
  • Javier Ho (ekoizleen kategoria)

Hauek dira kategoria bakoitzeko irabazlearentzako sariak:

  • DJ eta ekoizpeneko masterclass, Rico Rosaren eskutik.
  • Bideoklipa grabatzea + argazki-saioa, Soda Timek eginda.
  • Kontzertua Bilborock-en, Freskure 2022ko programazioaren barruan.
  • Last Tour-ekin elkarlanean emango diren sariak: BIME CITY-ren hurrengo aldiko jardueretako batean diskoak jartzea edo jotzea, eta sarrera bat BIME PRO-ra sartzeko.