Bilboko Udalak Auzo Active ekimenaren bigarren denboraldia hasi du, 10 eta 17 urte bitarteko gazteentzako aire zabaleko kirol-aisialdi osasungarriaren programa.
Jarduerak martxoaren 5ean (zapatua) hasiko dira berriz, Irala auzoko Eskurtze parkean, 11:30etik 14:00etara.
Hurbiltzen direnak errugbian, quidditchean juggerrean aritu ahalko dira, besteak beste.
Martxo eta apirilerako aurreikusita dago programaren 8 saio egitea:
- Martxoaren 5ean (zapatua), Eskurtze parkean, 11:30etik 14:00etara
- Martxoaren 11n (barikua), Funikularreko plazan, 18:00etik 20:00etara
- Martxoaren 19an (zapatua), Jaen kalean, 11:00etatik 14:00etara
- Martxoaren 25ean (barikua), Otxarkoagako Lozoño plazan, 18:00etatik 20:00etara
- Apirilaren 2an (zapatua), Ibaieder parrkean, Abusun, 11:00etatik 14:00etara
- Apirilaren 9an (zapatua), Zorrotzako Azoka plazan, 17:30etik 19:30era
- Apirilaren 23an (zapatua), Karmelo plazan, 11:00etatik 14:00etara
- Apirilaren 30ean (zapatua), Sarriko parkean, 11:00etatik 14:00etara
Auzo Active programak helburu bi dauzka: batetik, aisialdi osasungarriaren kultura sortzea, ahalegina, lankidetza, tolerantzia, integrazioa, adiskidetasuna edo joko garbia bezalako balioetan oinarrituta; eta, bestetik, eremu publikoa dinamizatzea, Bilboko auzoetako gizarte- eta komunitate-kohesioan aurrera egiteko estrategia gisa.
Horrez gain, izaera unibertsala eta lankidetzazkoa duen programa berritzailea da, xede duena gazteen artean kirola eta jarduera fisikoa sustatzea eta ohitura osasungarriak bultzatzea. Adingabeak erdigunean jarri, eta parte hartzera gonbidatzen ditu, transformazio-agente gisa.