BILBOKO UDAL ETXEBIZITZAK ERAKUNDEAREN GAZTE SOLIDARIOAK PROGRAMAREN EDIZIO BERRIA

Gradu ondoko 52 ikasle gaztekUPV/EHUko (43), Deustuko Unibertsitateko (7) eta Mondragon Unibertsitatekoak (2), plaza lortu dute Bilboko Udal Etxebizitzak-ek “Gazte Solidarioen” programaren hamabigarren ediziora bideratutako 20 etxebizitzetan.

Programa horren bidez udal etxebizitzak eskaintzen dira, alokairu partekatuan, prezio sinboliko baten truke: 55 euro hilean, pertsonako (argindarraren eta uraren gastuak kanpo); etxebizitza horiek hornitutako sukaldea eta altzariak izaten dituzte. Horren truke, ikasleek proiektu komunitarioetan eta kolektibo zaurgarriei laguntza emateko ekimenetan parte hartu behar dute, etxebizitza horiek dauden auzoetan; hau da, Otxarkoagan eta Bilbo Zaharrean. Honako honetan, elkarte hauen programetan parte hartzen dute: BakuvaClaret EneaTximeleta eta Itaka Fundazioa.

Programan parte hartzen duten ikasleen batez besteko adina 26 urtekoa da. % 54,8 emakumeak dira eta % 45,2 gizonak.