Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal sozietatearen bidez, pertsona ekintzaileei, ETEei eta hiriko saltokiei laguntzeko zerbitzuak indartu ditu. Programa ekainaren 21era arte egongo da aktibatuta, baina urte osoan egongo da indarrean.
‘Sortzearen Abentura’ programak 14 eta 16 urte bitarteko gazteengan kultura ekintzailea sustatzea du helburu. Hasierako tarte hezigarria eta gero, Bilbok hiri bezala dituen erronkei aurre egiteko konponbide berriak bilatu dituzte.
Bilboko Udal-Etxebizitak Ametzolako zuzkidura-bizitokien lehenengo fasea eraikitzen amaitu du. Lehenengo fase horretan, alokairu-erregimeneko 66 apartamentu eta ibilgailuetarako 160 aparkaleku eraiki dira. Proiektua osatuko duten bi faseetako lehenengoa gauzatu da. Proiektuan, oro har, 160 bizitoki eraikitzea aurreikusten da.
Fondo galdurako diru-laguntzak, Bilbon kokatutako etxebizitzen birgaitze eta hobekuntza lanetarako. Kanpoan geratzen dira Abando, Ametzola, Basurtu, Begoña, Castaños, Loruri, Ibarrekolanda, Indautxu, Miribilla eta San Pedro Deustukoa auzoak.
Bilbon kirola garatzen eta bultzatzen duten ekimenetarako eta programetarako udal dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago jada. Kirol ekimenak egiten dituzten klubek, erakundeek eta arduradunek uztailaren 15eko 14:00ak arte egin ditzakete eskariak.
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak etxebizitzaren gaia lehen lerroan jartzeko helburuarekin galdetegi bat jarri du martxan. Formularioa anonimoa da eta 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzat dago zuzendua. Hau betetzeko epea ekaiaren 14ean amaituko da.
Oporretan ez dakizu zer egin? Discover EU-k plan bat proposatzen dizu: InterRaila. Europar Batasunak, Discover EU bitartez, Europa trenez ezagutzeko aukera ematen du, baldin eta 18 urtetik gorakoa eta Europar Batasuneko herrialdeko biztanle bazara.
Eusko Jaurlaritzak Gaztelagun programa 2019ko urtarrilean jarri zuen abian, dirulaguntzen bidez, gazteen emantzipazioa sustatzeko helburuarekin. Hala ere, laguntza hauek jaso ahal izateko baldintzetan aldaketak egin dira 2019ko abenduan.