Bilboko Udalak #GazteKLUBA Aste Santua 2022 jarri du martxan: 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako aisialdiko programa, 16 jarduerarekin eta 228 plazarekin.
Tailerrak, kirol-jarduerak eta uriko aisialdi-gune batera joateko irteeraren bat aurreikusten ditu programak, eskola-oporraldian jaiegun ez diren egunetarako.
Parte hartu nahi duten gazteek martxoaren 16tik aurrera (eguaztena) eman ahalko dute izena edozein jardueratan, Bilbao Gazte udal webgunean.
Era berean, parte hartzeko beharrezkoa da #GazteKLUBA Txartela edukitzea —doakoa da eta la Web de Bilbao Gazte webgunean eskuratu daiteke—.
Jarduera guztiak egingo dira COVID-19a prebenitzeko osasun-gomendioak eta araudia beteta. Programa aldatu daiteke, baldin eta osasun-egoerak hala gomendatzen edo exijitzen badu.