BERTAKO 16 TALDE ETA ARTISTAK ASTE NAGUSIKO “BERTAKO METAL, POP ROCKA” ERAKUSKETA BERRESKURATUKO DUTE

Aste Nagusiak aurten 35. edizioa beteko duen “Bertako Metal, Pop Rocka-Metal, Pop Rock Local” Erakusketa berreskuratuko du. Erakusketak 16 kontzerturekin itxi du bere kartela, eta horietan emakumeen presentzia azpimarratu behar da.

Kontzertuak abuztuaren 20tik 27ra bitartean izango dira, biak barne, erakusketaren egoitza izango den Bilborock Aretoko agertokian. Aurreko edizioetan bezala, egunean bi kontzertu izango dira, 20:00etan eta 21:00etan, eta sarrera doakoa izango da aretoa bete arte.

Erakusketaren ezaugarri gisa, edizio berri honetan genero ugari egongo dira musikaren bidez irudikatuta. Aukeratutako talde eta artisten artean –76 taldek hartu dute parte guztira– emakumez osatutakoak edo kideen artean emakumeak dituztenak nabarmentzen dira, 16tik 7. Euskarari dagokionez, hiru dira letretan euskara erabiltzen duten bandak.

Eta jatorriari dagokionez, zortzi talde Bilbotik datoz, bi Ezkerraldetik (Barakaldo), hiru Eskuinaldetik (bi Getxotik eta bat Mungiatik) eta gainerakoak Bermeo, Arrigorriaga eta Durangotik.

BILBOROCK ARETOKO KONTZERTUEN AGENDA

Abuztuak 20, larunbata
20:00: HURACAN ROSE (Bilbao)
21:00: TIPARRAKERS (Bilbao-Barakaldo)

Abuztuak 21, igandea (HARD ROCK´N´ROLL & STONER METAL)
20:00: ADDAR (Bermeo)
21:00: KRUDDÖ (Bermeo-Etxebarri)

Abuztuak 22, astelehena (ELECTRO POP ROCK)
20:00: ARDE MARTE (Barakaldo-Portugalete)
21:00: JUM! (Bilbao-Nafarroa)

Abuztuak 23, asteartea (ROCK URBANO & HIGH ROCK AND ROLL)
20:00: ENROCKECIDOS (Barakaldo)
21:00: NEGRACALAVERA (Bilbao)

Abuztuak 24, asteazkena (COUNTRY FOLK ROCK & SOUL ROCK&BLUES)
20:00: THE LAST HIDDEN FOX (Bilbao)
21:00: SONIC FREE STATION (Arrigorriaga-Nerbioi-Ibaizabal)

Abuztuak 25, osteguna (POST PUNK´N´ROLL & GARAJE ROCK SURF)
20:00: KINKI BOYS (Getxo-Madrid)
21:00: MOONSHAKERS (Bilbao-Getxo)

Abuztuak 26, ostirala (THRASH GROOVE MELODIC DEATH METAL & NU METAL)
20:00: EMPIRE OF DISEASE (Bilbao)
21:00: DEIMOCRACY (Bizkaia-Araba)

Abuztuak 27, larunbata (ROCK GOTHIC METAL & HEAVY METAL)
20:00: SONG OF ANHUBIS (Bilbao-Mungia)
21:00: BLACKHEARTH (Durango)