BILBAO KIROLAK URPEAN IGERI EGITEN IKASTEKO 24 BATAIO-SAIO ANTOLATU DITU ABONATUENTZAT

Bilbao Kirolak-ek, Bizkaiko Urpeko Jardueren Federazioarekin lankidetzan, urpekaritzako bataioaren doako 24 saio antolatu ditu abonatuentzat, Deustuko Kiroldegiko igerilekuan.

Saio bakoitzean 10 pertsonak hartuko dute parte gehienez; beraz, 240 plaza eskainiko dira, horietatik 200 12 eta 15 urte bitarteko gazteentzat eta gainerakoak, 40 plaza, 18 urtetik gorakoentzat.

Adingabeentzako saioak azaroaren 12 eta 26an, urtarrilaren 14, otsailaren 11 eta 25ean, martxoaren 11 eta 25ean, apirilaren 15 eta 29an eta maiatzaren 20an izango dira. Helduentzako saioak abenduaren 17an eta urtarrilaren 28an izango dira. Kasu guztietan, bi ordutegi egongo dira: 17:00etatik 18:00etara eta 18:00etatik 19:00etara.

Parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Ostiraletik aurrera -hilaren 4tik aurrera- eman ahal izango da izena, Bilbao Kirolak erakundearen webgunean edota kiroldegietako makinetan. Izen-ematearen hurrenkeraren arabera beteko dira plazak. Partaideei behar den urpekaritza-material guztia emango zaie; ondorioz, toalla, txanoa eta txankletak baino ez dituzte eraman beharko..