FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoak, Bilboko Udalak antolatuta, 2023ko maiatzaren 5etik 13ra ospatuko dena, gaur irekiko du bertan parte hartzeko lanak aurkezteko epea.
Lanak jasotzeko epea otsailaren 5ean itxiko da, igandean, eta lanak aurkezteko prozesuaren oinarriak eta xehetasun guztiak www.fantbilbao.eus webgunean kontsulta daitezke.
Filmak Movibeta Festival (www.festival.movibeta.com) edo FestHome (www.festhome.com) webguneen bidez aurkeztu beharko dira.
2023ko FANTen edizio honetan FANT Zinemaldiak bere sariei eutsiko die film luzeen arloan: Sail Ofizialeko Film Luzerik Onenaren Sariak 3.500 euroko saria izango du, eta Panorama Fantastikoa Saileko Film Luzerik Onenaren Saria, 2.250 eurokoa izango da.
Bestalde, Sail Ofizialean, Film Labur Onenaren Sariak (epaimahaiaren irizpidearen eta publikoaren irizpidearen arabera) 3.000 eurokoak izango dira, eta Euskal Film Labur Onenaren Saria, 2.000 eurokoa. Panorama Fantastikoa Saileko Film Labur Onenak 1.500 euroko saria jasoko du.
Gainera, Jaialdiak Sail Ofizialeko film luzeen ohorezko sariak mantenduko ditu: Euskal Gidoilarien Elkarteak emandako Gidoi Onenaren Saria eta Zuzendaritza Berritzaileenaren Saria, FAS Cine Clubak ematen duena; baita Publikoaren Saria Sail Ofizialeko Film Luze Onenari ere.
FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoak ere bere FANTROBIA Saria emango du. Edizio bakoitzean, azken urteotan fantasiazko zinema-generoan goraka doan balioa ordezkatzen duen pertsona bati ematen zaio sari hori.