Bilboko La Perrerako Makergunea Racing Team taldeak lehen postua lortu du F24 kategorian (12-16 urte)

Makergunea Racing Team-ek garaipena lortu du Greenpower-en laugarren edizioan

Joan den azaroaren 19an izan da Greenpowerren laugarren edizioa, Euskadiko eta Kantabriako hainbat ikastetxetako ikasleek diseinatu eta eraikitako ibilgailu elektrikoen lehiaketa. Guztira 12 eta 24 urte bitarteko 10 taldek hartu dute parte eta Bilboko La Perrerako Makergunea Racing Team taldeak lehen postua lortu du F24 kategorian (12-16 urte). F24 + kategorian Team Cant taldeak lortu du garaipena.

GALDAKAO URBAN RACE BRIDGESTONE-GREENPOWER IBERIALEHENENGO SARIA
GALDAKAO URBAN RACE BRIDGESTONE-GREENPOWER IBERIA LEHENENGO SARIA
Lehiaketak hiru orduko iraupena izan du, BRISGESTONek antolatu du eta El Correo-k babestu du. Parte hartzen duten autoak zirkuitu berean buelta gehiago eman ahal izateko diseinatu eta eraiki dira, modu jasangarri eta eraginkorrean. Lasterketa honetan auto elektrikoen iraunkortasuna saritzen da eta ez azkartasuna. Helburua zirkuituari beste taldeek baino buelta gehiago ematea da, baina modu eraginkorrean.
Zorionak Makergunea Racing Team!