BILBOKO UDALAK #GAZTEKLUBA GABONAK JARRI DU ABIAN, 12 ETA 17 URTE BITARTEKO GAZTEENTZAKO GABONETAKO AISIA-PROGRAMA

Bilboko Udalak #GazteKluba GABONAK programaren beste edizio bat jarri du abian, gustu guztientzat pentsatua. Bilboko familiei lana eta familia bateragarri egiten lagundu nahi die.

Guztira, aisia osasungarriko 18 jarduera egingo dira 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat hainbat lekutan abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra arte. Helburua da elkartzeko eta dibertitzeko espazio ludiko bat eskaintzea eta bertan, besteak beste, sormena, kirola eta teknologia sustatzea.

#GazteKluba GABONAK programako jarduera gehienak doakoak izango dira eta ordaindu behar direnek 2 edo 5 euroko prezio sinbolikoa izango dute. Jardueraren batean parte hartu nahi duten gazteek abenduaren 1etik abenduaren 10era eman behar dute izena haietako bakoitzean webgune honetan: https://bilbaogazte.bilbao.eus/es/gazteklubagabonak/.

GABONETAKO GAZTE-PROGRAMAZIOA

Lehiaketa Bilborocken:

  • #K-Pop: Abenduaren 27an (eguena), 17:00etatik 20:00etara. Doakoa izango da, eta ikusleak lokalaren edukiera bete arte sartu ahal izango dira. Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.

La Perrera

  • Robotika, 3 D inprimaketa eta podcasta, abenduaren 26an, 27an, 28an eta 29an, 17:00etatik 21:00etara. Baita urtarrilaren 2an, 3an eta 4an ere. Sarrera doakoa izango da, lokalaren edukiera bete arte. Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.
  • Rubik kuboari buruzko tailerra: abenduaren 29an (barikua), 17:30etik 19:00etara. Doakoa. Parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea abenduaren 1etik abenduaren 10era arte webgune honetan: https://bilbaogazte.bilbao.eus/es/gazteklubagabonak/.
  • DJ eta REMIX tailerra, DJ Makalarekin, urtarrilaren 2an, 3an eta 4an, 11:00etatik 13:30era. 6 euro balio du. Parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea abenduaren 1etik abenduaren 10era arte webgune honetan: https://bilbaogazte.bilbao.eus/es/gazteklubagabonak/.
  • Gaming Zone: urtarrilaren 2an, 3an eta 4an, 11:00-14:00 eta 17:30-20:30 ordutegian. Sarrera doakoa izango da, lokalaren edukiera bete arte. Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.

Irteerak:

  • Donostiako Izotz Jauregia, abenduaren 27an (eguaztena), 09:30etik 15:00etara. 5 euro balio du. Parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea abenduaren 1etik abenduaren 10era arte webgune honetan: https://bilbaogazte.bilbao.eus/es/gazteklubagabonak/.
  • Donostiako Izotz Jauregia, urtarrilaren 4an (eguena), 09:30etik 15:00etara. 5 euro balio du.Parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea abenduaren 1etik abenduaren 10era arte webgune honetan: https://bilbaogazte.bilbao.eus/es/gazteklubagabonak/.
  • Scape Room, Celestino María del Arenal plazako 2an, Sarrikon, urtarrilaren 4an (eguerna), 10:15etik 13:30era. 2 euro balio du.Parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea abenduaren 1etik abenduaren 10era arte webgune honetan: https://bilbaogazte.bilbao.eus/es/gazteklubagabonak/.

Kirol-jarduerak:

  • Goazen bolatokira! Ozone Bowling, abenduaren 29an (barikua), 16:30etik 19:30era. 2 euro balio du. Parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea abenduaren 1etik abenduaren 10era arte webgune honetan: https://bilbaogazte.bilbao.eus/es/gazteklubagabonak/.
  • Jugger, Errekaldeko Gaztegunean, urtarrilaren 3an (eguaztena), 18:00etatik 20:00etara. Doakoa. Parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea abenduaren 1etik abenduaren 10era arte webgune honetan: https://bilbaogazte.bilbao.eus/es/gazteklubagabonak/.
  • Skatea, Zorrotzaurreko Guretxokon, urtarrilaren 3an (eguaztena), 18:00etatik 20:30era. 2 euro balio du. Parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea abenduaren 1etik abenduaren 10era arte webgune honetan: https://bilbaogazte.bilbao.eus/es/gazteklubagabonak/.
  • Dantza latinoak, Errekaldeko Gaztegunean, urtarrilaren 4an (eguena), 18:00etatik 20:00etara. Doakoa. Parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea abenduaren 1etik abenduaren 10era arte webgune honetan: https://bilbaogazte.bilbao.eus/es/gazteklubagabonak/.

Tailerrak:

  • Ore freskoa, Urkixo zumarkaleko 62an, abenduaren 26an (martitzena), 11:00etatik 13:00etara. Doakoa. Parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea abenduaren 1etik abenduaren 10era arte webgune honetan: https://bilbaogazte.bilbao.eus/es/gazteklubagabonak/.
  • Kustomizatu zeure aterkiak, Begoñako Gaztegunean, abenduaren 26an (martitzena), 11:00etatik 13:00etara.Doakoa. Parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea abenduaren 1etik abenduaren 10era arte webgune honetan: https://bilbaogazte.bilbao.eus/es/gazteklubagabonak/.
  • Ukelelea jotzen ikasten, Deustuko Gaztegunean, abenduaren 27an (eguaztena), 18:00etatik 20:30era. 2 euro balio du. Parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea abenduaren 1etik abenduaren 10era arte webgune honetan: https://bilbaogazte.bilbao.eus/es/gazteklubagabonak/.
  • Ehunean irudi lumineszenteak inprimatzea, Iralako Gaztegunean, abenduaren 28an (eguena), 18:00etatik 20:00etara. Doakoa.Parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea abenduaren 1etik abenduaren 10era arte webgune honetan: https://bilbaogazte.bilbao.eus/es/gazteklubagabonak/.
  • Zeramikari buruzko monografikoa, Buztin artean, Belostikaleko 14an eta Done Jakue Karrerako 2ko behean, abenduaren 28 eta 29an, 10:30etik 13:30era. 2 euro balio du. Parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea abenduaren 1etik abenduaren 10era arte webgune honetan: https://bilbaogazte.bilbao.eus/es/gazteklubagabonak/.
  • Gazte Chef, Zazpikaleetako Gaztegunean, abenduaren 29an (barikua), 10:00etatik 13:00etara. Doakoa. Parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea abenduaren 1etik abenduaren 10era arte webgune honetan: https://bilbaogazte.bilbao.eus/es/gazteklubagabonak/.