Programa honen helburua da Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balioak sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzea. Garapenerako ekintzak hainbat hegoaldeko herrialdetan izaten dira, Amerika, Asia eta Afrikan, hain zuzen ere, eta modu horretan, parte hartzen duten gazteek ekintza horiek bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute.
Parte-hartzaile
kopurua: 100 gazte, gehienez jota.
Esperientziaren iraupena
hiru hilabete, ahal dela, uztailetik urrira arte.
Gazteen profilak
Zerrenda hau ez da zehatza, GKEEk aurkezten dituzten proiektueen arabera izango dira:
- Hezkuntza/ Hezkuntza berezia / Pedagogia
- Gizarte-lana/ Gizarte-hezkuntza
- Psikologia
- Berdintasuna
- Begiraleak
- Aisialdia
- Informatika
- Ekonomia/ Kontabilitatea
- Medikuntza / Erizaintza / Erizaintzako zaintza osagarriak
- Farmazia
- Ingeniaritza / Arkitektura
- Agronomia
- Tornu/mekanika
- Elektrizitatea
- Zurgintza
- Iturgintza
- Nutrizioa / Sukaldaritza
Antolatzaileak
- Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza. Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusia. Gazteria zuzendaritza
- eLankidetza.
Laguntzaileak
Garapenerako gobernuz kanpoko Euskadiko erakundeak eta hegoaldeko herrietakoak.
Eusko Jaurlaritzaren kontura
- Jarduera egin beharreko herrialdeko GKErekin elkartu arteko bidaia-gastuak (joan-etorrikoak).
- Bisa.
- Erantzunkizun zibilari eta istripuei aurre egiteko asegurua eta bidaiako laguntzako asegurua.