BIHAR HASIKO DA ASTE SANTU HONETAKO #GAZTEKLUBAN EMATEKO EPEA 12 ETA 17 URTE ARTEKO GAZTEENTZAT

Bihar, ostirala martxoak 1, Aste Santuko #GazteKLUBAn parte hartzeko izena emateko epea hasiko da. 12 eta 17 urte arteko gazteentzat dira.

Programazioan 16 jarduera egongo dira (izena eman beharko da)326 plaza izango dira guztira.  Programa eskola-oporretako garairako da, jaiegun ez diren egunetarako, eta honako hauek eskainiko dira: irteerak, kirol-jarduerak, teknologia-tailerrak eta japoniar kulturaren inguruko aste bat.

La Perrerako eta Esperantzako ekipamenduek egitarau askotarikoa izango dute STEAM-AV gaitasunak garatzeko.

Interesa duten gazteek Bilbao Gazte web-orrian eman dezakete izena. Parte hartzeko, beharrezkoa da #GazteKLUBA Txartela edukitzea –Bilbao Gazte web-orrian eskuratu daiteke–.

  • Gazteklubari buruzko informazio zehatza Bilbao Gazte webgunean bila daiteke, edo 620 10 41 05 telefono-zenbakira deituta, 08:30etik 14:00etara.