VILLASOUNDBILBAO LEHIAKETAREN IV. EDIZIOKO KONTZERTUAK APIRILAREN 4AN HASIKO DIRA, BILBOROCKEN

VillaSoundBilbao jaialdiaren IV. Edizioak (VSB) dagoeneko 12 talde ditu hautatuta kontzertuak emateko apirileko eguen guztietan, 20:00etan, Bilborocken. Sarrera librea izango da, edukiera osatu arte.

VillaSoundBilbao Jaialdiaren helburua da 16 eta 35 urte arteko gazteen sorkuntza-lanak sustatzea, eta musika arloko proposamen askotarikoak eta egungoak eskaintzea publikoari.Kontzertuen fasea amaitu ondoren, Tour VSB24 biran (Son Estrella Galiciaren eskutik) zein taldek edo bakarlarik parte hartuko duen aurkeztuko dute Bilborocken, bai eta epaimahaiak eta babesleek egindako gainerako aipamenak ere. Ekitaldia amaitzeko, La Paloma-k kontzertua emango du.

KONTZERTUAK BILBOROCKEN, APIRILEAN

Apirilak 4

  • Gydeon (Bizkaia)
  • Kalipotxo (Bizkaia)
  • Krivex (Bizkaia)

Apirilak 11

  • Badmintones (Gipuzkoa)
  • Mikosis (Bizkaia)
  • S.A.D.-Sistemak arriskutsuak dira (Bizkaia)

Apirilak 18

  • Irati Reich (Bizkaia)
  • Markos García (Bizkaia)
  • Xabier Badiola (Gipuzkoa)

Apirilak 25

  • Latido (Gipuzkoa)
  • Net Bby (Bizkaia)
  • Rally 48 (Bizkaia)

Guztira 156 taldek eta bakarlarik eman dute izena VSBren laugarren edizio honetan; Bizkaikoak dira 9 talde eta Gipuzkoakoak 3.

Banda horiek osatzen dituzten 36 pertsonen artean, 9 emakumeak dira. Kantuetan erabilitako hizkuntzei dagokienean, gaztelania da nagusi (% 45), eta ondoren euskara (% 32), eta gero ingelesa (% 20). Aukeratutako talde eta bakarlarien batez besteko adina 27 urtekoa izan zen.

Apirilean, aukeratutako 12 taldeek VSB MENTORING prestakuntza-programa batean parte hartuko dute, eta horietatik 6 hautatuko ditu epaimahaiak, lagun egiteko programa batean parte hartzeko, maiatzean eta ekainean.

VillaSoundBilbao VSB TOURekin amaituko da.  VSB FESTen ondoren, maiatzaren 4an, Bilborocken, epaimahaiak jakinaraziko du zein taldek egingo duen 4 kontzertuko bira, Estatuko beste horrenbeste hiritan, Son Estrella Galicia zikloaren eskutik. Era berean, babesleek emandako gainerako sarien berri emango dute.