ABIAN DA GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO “ESKUBIDEAK IKASTEN” TIKTOK LEHIAKETA

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, UN Etxearekin lankidetzan, Eskubideak ikasten giza eskubideen inguruko dibulgazio eta sentsibilizazio lehiaketa abian jarri du TikTok sare sozialean. Proiektu honek Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso du.

Lehiaketa 14 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, giza eskubideei buruz hausnartzeko eta gogoeta pizteko. Parte hartzea 20 segundo eta minutu bat arteko bideo bat sortzean datza, galdera hauetako bati erantzuna emanez: Zer dira zuretzat giza eskubideak? Zertan eragiten dizute? Zein eskubide urratzen dira gure inguruan? Zer egin dezakegu hauek defendatzeko?

NOLA PARTE HARTU LEHIAKETAN?

  1. Sortu 20 segundo eta minutu bat arteko bideoa giza eskubideen inguruan.

Adibidez, honako galderaren bati erantzun diezaiokezu: Zer dira zuretzat giza eskubideak? Zertan eragiten digute? Zein eskubide urratzen dira gure inguruan? Zer egin dezakegu hauek defendatzeko? 

  1. Partekatu zure bideoa TikToken @eskubideakikasten kontua eta #eskubideakikasten aipatuz.

Inspiratzeko, Eskubideak Ikasten TikTokeko kontuan ditugun bideoak ikus ditzakezu.

  1. Bete formulario hau


PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

14 eta 16 urte bitartean izan behar duzu.
Araba, Bizkaia edo Gipuzkoan bizi behar zara. 

BIDEOA BIDALTZEKO EPEA
Parte hartzeko azken eguna 2024ko maiatzaren 31a da.

BALORAZIORAKO IRIZPIDEAK
Bideoaren originaltasuna, komunikatzeko gaitasuna eta koherentzia baloratuko ditugu. 

SARIA
Parte  hartu zure bideoarekin (euskaraz edo gazteleraz) eta irabazi 50 euroko opari txartela 
Txalaparta Argitaletxeko webgunean trukatzeko. Euskarazko eta gaztelerazko irabazleek txartel bana jasoko dute.