#Gaztekluba Uda gazteentzako aisialdi-programan izena emateko epea bihar hasiko da, maiatzak 31. 12 eta 17 urte bitarteko gazteek 444 plaza eskuratu ahal izango dituzte.
Horretarako, eskabidea bete beharko dute bilbaogazte.bilbao.eus web-orrian, ostiral honetako 10:00etatik ekainaren 7ko 00:00etara.
#GazteKLUBA Uda-ren helburua da aisialdi osasungarriko alternatiba bat eskaintzea hiriko nerabeei udako oporretan, ekainean eta uztailean, guztira 13 jarduerarekin.
KIROLA ETA ABENTURA KONBINATZEN DITUZTEN 11 IRTEERA:
- Ekainak 22, larunbata: surfa Sopelan, 10:30etik 14:30era.
- Ekainak 25, asteartea: ibilaldiak zaldi gainean Butroen, 10:00etatik 14:00etara.
- Ekainak 26, asteazkena: Sopuerta Abentura, 13:00etatik 18:00etara.
- Ekainak 27, osteguna: Omako basoa + Santimamiñeko kobazuloak, 10:30etik 18:00etara.
- Uztailak 2, asteartea: zeharkaldia kayakez Urdaibain, 9:00etatik 15:00etara.
- Uztailak 2, asteartea: surfa Sopelan, 12:00etatik 18:00etara.
- Uztailak 4, osteguna: ibilaldia bizikletaz Bilbotik Ereagako hondartzaraino, 9:00etatik 14:45era.
- Uztailak 5, ostirala: ibilaldia zaldi gainean Laredoko hondartzan zehar, 9:30etik 15:30era.
- Uztailak 9, asteartea: via ferrata Sobrónen, 08:45etik 17:00etara.
- Uztailak 9, asteartea: Mendexa Park, 9:00etatik 16:00etara.
- Uztailak 10, asteazkena: espeleologia + eskalada, 9:30etik 16:00etara.
Irteerek 5 euroko prezioa dute, bizikleta-irteera izan ezik, 2 euroko kostua baitu. Izena eman ahala banatuko dira plazak.
URETAKO 2 JARDUERA BILBOKO ITSASADARREAN (40 PLAZA):
- Uztailak 3, asteazkena: piraguak, 11:30etik 13:30era.
- Uztailak 4, osteguna: paddle surfa, 11:30etik 13:30era.
Jarduerek 2 euro balio dute, eta izena eman ahala banatuko dira plazak.
#GazteKLUBAri buruzko informazio zehatza Bilbao Gazte webgunean kontsulta daiteke, edo 620104105 telefono-zenbakira deituta, 08:30etik 14:00etara bitartean.