BILBOKO UDALAK BERE JOLAS- ETA KIROL-JARDUEREI EKINGO DIE BIHAR, LARUNBATA, KIROL JAIALDIAREKIN

Bilboko Udalak berriro ekingo die 10 eta 17 urte bitarteko gazteentzako kiroleko, osasuneko eta aire zabaleko aisialdiko jarduerei bihar, larunbata, irailak 21Kirol Jaialdiaren testuinguruan egingo du Botika Zaharreko patinaje-pistan (Euskalduna zubiaren azpian) eta Deustuko Kiroldegiko pabiloian, goizez eta arratsaldez, 11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era, egingo den doako jardunaldian.

11:30etik aurrera, kaira hurbiltzen diren gazteek hainbat kirol-modalitate probatu ahal izango dituzte, dohainikerrugbia, saskibaloia, kalistenia, patinajea, parkourra, piragua, herri kirolak, futbola edo jugger, besteak beste.   Parte hartzeko, nahikoa da etortzea; ez da beharrezkoa aurretik izena ematea.  Yaiza Arrizabalaga aurkezleak gidatu eta girotuko du jardunaldia.

Udalak gazteak eta beren familiak gonbidatu gura ditu prestatu dituen jardueretan parte hartzera eta gozatzera, kirola egiteko modu berriak deskubritzeko eta bizimodu osasuntsu bat izateko ohiturak barneratzeko.

IRAILA-URRIA EGUTEGIA

  • Irailaren 28a, larunbata:         Irala – Kirikiño plaza
  • Urriaren 4a, ostirala: Errekalde – Errekalde plaza (futbito-zelaia)
  • Urriaren 5a, larunbata: Uribarri – Moraza plaza
  • Urriaren 6a, igandea: Zorrotza – Feriako plaza (frontoia)
  • Urriaren 11, ostirala: Otxarkoaga-Ramoni
  • Urriaren 19a, larunbata: Begoña – Europa parkea
  • Urriaren 25a, ostirala: Zazpi Kaleak – Arriaga Antzokiaren alboa
  • Urriaren 26a, larunbata: Deustu-Sarriko parkea

Jarduera guztiak aire zabalean programatu direnez, eguraldia kontuan hartu beharko da. Antolakuntzan eta garapenean hainbat kirol-entitatek parte hartuko dute, Udalarekin lankidetzan, besteak beste: Athletic Club Fundazioa, Universitario Bilbao Rugby, Jugger Bizkaia Elkartea, Boxeo NeskaBox, Metropolitano Hockey Club, Club Taekwondo Ratxei, Unamuno Basket, Bizkaiko saskibaloi, herri kirol eta pilota federazioak (besteak beste), eta gizarte- eta hezkuntza-arloko hainbat entitate (Eragintza, Gure Lurra, Gazteleku, Hazian, Tendel, Gozaldi eta Aldaika).

Bilboko Udalak bi helbururekin antolatzen ditu kirol-jarduera horiek, aire zabalean.Batetik, aisialdi osasungarriko kultura bat sortzea, zenbait baliotan oinarritua: ahalegintzea, lankidetza, tolerantzia, integrazioa, adiskidetasuna eta joko garbia; bestetik, esparru publikoa dinamizatzea, Bilboko auzoen gizarte- eta komunitate-kohesioan aurrera egiteko estrategia gisa.