UDAL DIRULAGUNTZEN PROGRAMA ABIAN DA!

Bilboko Udalak ekitaldi honetarako udal-dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du gaur, urtarrilak 8, 2025eko otsailaren 21era arte (biak barne). Guztira, 3.937.707 euro dira.

Dirulaguntzen programa hau osagarri garrantzitsua da Udaleko sailek irabazi asmorik gabeko entitateen bitartez abiarazten dituzten jardueretarako.

Laguntza horiek jaso ahal izango dituzte ordain soziala ekarri ohi duten proiektuak garatzeko interesa duten entitateek, Udalaren jardueraren osagarri izaten baitira proiektuok, eta udal sailek euren jardun-eremuetan aurreikusitako helburuak lortzeko lagungarri: Partaidetza eta Barrutiak, Kultura, Euskara, Hezkuntza, Immigrazioa eta Kulturartekotasuna, Jaiak, Berdintasuna eta genero-indarkeriarekin amaitzeko arloa, Gazteria, Ingurumena, Osasuna eta Kontsumoa, eta Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideak.

Eskabideak aurkezteko epea gaur hasten da, ASTEAZKENA, URTARRILAK 8, eta otsailaren 21era arte egongo da irekita. Eskabideak online aurkeztu ahal izango dira, edo Udalaren web orriaren bidezwww.bilbao.eus, edo aurrez aurre Herritarren Arretako Udal Bulegoetako Erregistroan; azken kasu horretarako, ostera, hitzordua beharko da, eta bulegoetan bertan eskatu ahal izango da, edo Udalaren erregistro elektronikoan.

Izapideak erraztu eta zalantzak argitze alderakontsultak egiteko telefonoa jarri da: 944.010.010 / 010, 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik igandera. Gainera, udalaren webgunean tutorial-gida bat dago, pdf formatu interaktiboan, eskabideak errazago izapidetzeko.  Inprimakiak errazago betetzeko, eta oinarriak eta beste agiri batzuk ulertzen laguntzeko, agirietako batzuk irakurketa errazeko formatuan eskuratu ahalko dira.

2025eko DIRULAGUNTZAK

2025eko deialdirako, guztira, 3.937.707 euro bideratu ditu Bilboko Udalak dirulaguntzetara, 11 esparrutan eta 24 jarduketa-ildotan banatuta:

Garapenerako lankidetza eta giza eskubideak:

2.880.407 euro, honela banatuta:

  • Garapenerako nazioarteko lankidetza, urtekoa. Helburu nagusia gastu arrunta duten proiektuetarako programak: 688.249 euro.
  • Garapenerako nazioarteko lankidetza, urtekoa. Helburu nagusia inbertsioa duten proiektuetarako programak: 820.000 euro.
  • Garapenerako nazioarteko lankidetza, urte anitzekoa. Helburu nagusia gastu arrunta duten proiektuetarako programak: 545.376 euro.
  • Garapenerako nazioarteko lankidetza, urte anitzekoa. Helburu nagusia inbertsioa duten proiektuetarako programak: 600.000 euro.
  • Sentsibilizazioa, gizarte-eraldaketarako hezkuntza, eta giza eskubideak. Urteko programa: 146.782 euro.
  • Sentsibilizazioa, gizarte-eraldaketarako hezkuntza, eta giza eskubideak. Bi urteko programak: 80.000 euro.

Kultura

  • Guztira 129.200 euroko dirulaguntza emango da, kultura-jarduerak sustatzeko.

Hezkuntza

250.300 euro bideratuko dira, hauetarako:

  • Hezkuntza laguntzeko programak: 140.300 euro.
  • Eskola-igeriketa laguntzeko programak: 110.000 euro.

Euskara

Euskararen erabilerarako dirulaguntzak 260.000 eurokoak izango dira, kontzeptu hauetan banatuta:

  • Eskola-programak laguntzea: 30.000 euro.
  • Euskararen erabilera sustatzea: 230.000 euro.

Jaiak

  • 000 euro, dena auzoetako jaietarako.

Kulturartekotasuna

40.000 euro, honetarako:

  • Etorkinen elkarteen funtzionamendurako: 15.000 euro.
  • Kulturartekotasuna eta gizarte-kohesioa sustatzea: 25.000 euro.

Gazteria

Dirulaguntza osoa 50.000 eurokoa izango da, honela banatuta:

  • Haurrentzako, nerabeentzako eta gazteentzako programetarako eta jardueretarako laguntza: 25.000 euro.
  • Bilbao Hiri Gaztea Planarekin lotura duten ekintzei laguntzea: 25.000 euro.

Ingurumena

Dirulaguntza osoa 50.000 eurokoa izango da, honela banatuta:

  • Jasangarritasuna, mugikortasuna eta klima-aldaketa: 20.000 euro.
  • Auzoko bihotzak hobetzea ingurumenaren eta gizartearen aldetik, 2030 Eskola Agendaren bidez: 30.000 euro.

Berdintasuna, eta genero-indarkeriarekin amaitzea

Guztira 79.000 euro bideratuko dira ildo horretara, honela banatuta:

  • Elkarteen mugimendua ahalduntzea: 20.000 euro.
  • Erantzukidetasuna sustatzeko ekimenak: 17.000 euro.
  • Genero-indarkeriaren prebentziorako ekimenak: 27.000 euro.
  • Sexu- eta genero-aniztasunaz sentsibilizatzeko eta LGTBIQ+ pertsonen kontrako indarkeria prebenitzeko ekimenak: 15.000 euro.

Partaidetza eta Barrutiak

  • 800 euro bideratuko dira guztira elkarteen garapenean laguntzeko, bai eta herritarren parte-hartzea sustatzeko ere.

Osasuna eta Kontsumoa

  • 000 euro, osasuna sustatzeko programak laguntzeko.