GAZ BILBAO doako zerbitzua da 16 eta 34 urte bitarteko gazteentzat, emantzipazio-prozesuan laguntzeko.
Langile espezializatuek informazioa, orientazioa, aholkularitza eta laguntza integrala eta pertsonalizatua eskaintzen dute emantzipazio-proiektuetan.
Gainera, potentziala eta talentua garatzeko informazio-hitzaldiak, jarduerak eta tailerrak dituzte hilero.
Martxotik aurrera, bulegoak (Sabino Arana 50) honako ordutegi hauek izango ditu:
• Astelehenetik ostegunera → Goizez, 10:00 – 14:00. Arratsaldean, 16:00 – 18:30.
• Ostiraletan → Goizez, 10:00 – 13:00.
• Uztailean → Astelehenetik ostiralera, goizez, 10:00 – 13:00.
• Abuztuan → Itxita.
Informazio gehiago: https://bilbaogazte.bilbao.eus/konekta-emancipacion/
GAZ BILBAO
– 747 451 437 (telefonoa eta Whatsapp-a)
– 944 025 401 (telefonoa)
– gazbilbao@bilbao.eus (helbide elektronikoa)