Apirilaren 22tik maiatzaren 25era, 09:00etatik 20:00etara, La Perreran.
Bilboko Udalak “Hazibizi Artea: zientzia eta artea elkarrizketan” erakusketa inauguratuko du datorren apirilaren 22an, Konekta Ideiak: GreenJan, elikadura jasangarria udal programaren barruan.Erakusketa maiatzaren 25era
arte bisitatu ahal izango da La Perrera eraikinean, 09:00etatik 20:00etara.
Guztira, 11 barietate jarriko dira ikusgai, ondoan hazitik ateratzen den landarea, argazkiak, haziak, laginak eta azalpen-testuak dituztela. Inaugurazioan, ekimenaren sustatzaile Laura Gonzalezek sorkuntza-prozesuan -ereitean hasi eta hazi artekoa- egindako lana aurkeztuko du, bai eta katalogatzeko hautatutako barietateen uztak ere. Gainera, egun horretan bertan, Euskadiko Hazien Sareak haziak banatu eta bertako produktuen dastaketa bat egingo du. Inauguraziorako izen-emateak gazteria@bilbao.eus helbidean.