- Urteko gainerako egunetan ohiko 580 plaza daude Bilboko zortzi barrutietako udal-ekipamendutan banatuta, eta horiei 208 gehituko zaizkie asteburuetan.
- Errefortzua udako azterketa-denboraldia hasiko delako egingo da.
(Bilbon, 2025eko apirilaren 30ean). – Bilboko Udalak udal-ikasgelen ordutegiak eta plazak zabalduko ditu asteburuetan, zapatu honetatik (maiatzak 3) ekainaren 1era arte. Errefortzuaren helburua da ikasleek azterketa-garaian izaten dituzten beharrizanei erantzutea.
Ordutegi eta leku gehigarri horiek (208) Deustuko, Otxarkoagako eta Santutxuko udaltegietan, Bidebarrietako Liburutegian, Txurdinagako kiroldegian eta La Perrera eraikinean eskainiko dira, eta urtean zehar uriko zortzi barrutietako ekipamenduetan eskaintzen diren ohiko 580 lekuak osatzera datoz.
Udal ikasgelen -geletako informazio guztia hemen kontsulta daiteke: https://bilbaogazte. bilbao. eus/es/espacios/salas-de-estudio/
SARE SOZIALAK: