Bereziak sarbide libreko ekitaldia da, eta 2011tik Bilbao BBK Liveren espiritua hiriaren bihotzera eramaten du. Kreatibo Industriak Fundazioa antolatzen du, Bilbao BBK Liverekin batera, eta Bereziak ekimenak musika eta kultura publiko ororengana hurbiltzen ditu, herritarren parte-hartzea bultzatzen duen eta komunitateari balio soziala ematen dion esperientzia paregabea sortuz.
Aurten, programazio anitza eta bizia izango du Bereziak programak. Ostegunean, uztailaren 10ean, Raya Diplomática irekiko du bere antzerkiko punk-poparekin. Ostiralean joko dute Puño Dragón, Sr. Chinarro, Grande Amore, La Plata, Azuleja eta Danok, rock melodikotik rap-era doazen estiloak eskainiz. Larunbatean, hilak 12, Sanguijuelas del Guadiana, Ultraligera, La Prohibida, PUTOCHINOMARICÓN, Girl Ultra eta Lua de Santana taldeek itxiko dute jaialdia, pop, elektronika, funk eta queer soinuak nahasten dituzten proposamenekin.