UDALAK IKUS-ENTZUNEZKOEN, BIDEOJOKOEN ETA SORKUNTZA GARAIKIDEAREN ARLOKO KSI+AA DEIALDI BERRIA EGIN DU GAZTE BIBOTARRENTZAT

Bilboko Udalak gazteentzako aukera berri bat jarri du abian, ICCs (Audiovisuales, Videojuegos & Periferias)+IA bidez, Konekta Ideiak programaren testuinguruan.Kasu honetan, ART FOR LIFEk komisariatu du, eta KSIguneren kolaborazioa du.

Ekimen honek adimen artifiziala zeharkako baliabide gisa aplikatzen du kultura- eta sormen-industrien eremuko proiektuetan, honako gai hauetan: ikus-entzunezkoak, bideojokoak eta beste periferia batzuk.  Esperientzia teoriko eta praktiko bat eskaintzen du hurbileko erreferenteekin, Bilboko gazteen (18-35 urte) ahalmen sortzailea aktibatzeko asmoz, berrikuntza-prozesu ireki eta kolaboratibo baten bidez KSIen esparruan, gazteen parte-hartzea sustatuz hiriko kultura- eta sormen-bizitzan.  Espazio horretan, gazteek kritikoki aztertu ahal izango dute euren ingurunea, eta erantzun sortzaileak proposatu ahal izango dituzte euren lengoaietatik, pentsamendua eta ekintza bateratuz.

Programa La Perreran garatuko da eta irailaren 24an hasiko da, 19:00etan, OPEN SHOW & TALK batekin.   Femias kolektiboak eta Imanol Zubiauzek euren sormen-prozesuari buruz hitz egingo dute, nola lan egiten duten adimen artifizialarekin beren proiektuetan, eta mahai gainean jarriko dira eztabaidak, hausnarketak eta galdera berriak.  Ondoren, urrian, proposamen hauek eskainiko dira:

  • AUPA HI!: Ibilbide inspiratzaileak:  Bárbara Gragirena. Animazioan erreferente den sortzaile honek urriaren 9ko 19:00etan partekatuko du bere esperientzia.
  • “Prestakuntza praktikoa adimen artifizialeko tresnetan, ikus-entzunezkoetarako, bideojokoetarako eta beste periferia batzuetarako” workshopa: Danel Garay, urriaren 16an, 18:30etik 21:30era 
  • NETWORKING + KONTRASTATU ZEURE IDEIAK: Miren Lauzirika, urriaren 23an, 19:00etan.  

Azkenik, deialdi irekia egingo da eremu horietan lan egiten duten proiektuetarako.  Proiektuak aurkezteko epea urriaren 9tik azaroaren 21era bitartekoa izango da.   Epaimahaiak proiektu bi aukeratuko ditu aurkeztutakoen artean. Hautatutako ekimenei banakako akonpainamendua emango die ART FOR LIFE-ko Miren Lauzirikak 2026ko martxora arte. Mentoringa, erreferentziak eta sektoreko profesionalekiko harremana eskainiko dizkie. Gainera, Bilboko Udalak 3.000 euro gehienez ere– bideratuko ditu proiektu bakoitzeko, ekimena garatzeko, jardueretarako eta materialetarako, besteak beste. Jarduera guztietarako eta proiektuen deialdirako izen-emateak

Bilbao Gazteren webgunearen bidez egin ahal izango dira. Hemen dago informazio guztia: https://bilbaogazte.bilbao.eus/es/konekta-ideiak-iccsia/