Xedea
Euskadiko Artxibo Historikoan gordetako dokumentu-ondarearekin zerikusia duten ikerketa-proiektuetarako bekak emateko oinarri arautzaileak ezartzea. Bekak emateko, norgehiagokaren araubidea erabiliko da.
Aurrekontuko zuzkidura
40.000
Prestazio ekonomikoa
Oinarri arautzaile hauen arabera emandako beka bakoitzaren gehieneko zenbatekoa 10.000,00 eurokoa izango da.
Ordainketa-modua:
Emandako bekak bi zatitan ordainduko dira: lehenengo zatia, guztiaren % 50, beka onartzen den unean ordainduko da; eta, bigarrena, gainerako % 50a, ikerlana entregatu eta bekarekin egindako ikerketaren emaitza izango den azken-lanari jarraipena egiteko arduradunak lan hori onartu ondoren.
NORENTZAT
-
-
-
- Beka gauzatzearekin bateraezina den lan-jarduerarik ez egitea. Ondorio horietarako, bateraezina izango da lanaldi erdia baino gehiagoko dedikazioa eskatzen duen edozein lan-jarduera.
- Unibertsitateko gradu edo graduondoko tituluren bat edukitzea, dokumentu-ondarea kontserbatzearekin, ikertzearekin eta haren balioa nabarmentzearekin zerikusia duen ezagutza-eremukoa dena.
- Nolanahi ere, titulu horrek ezin izango du deialdiaren urtea baino hamar urte lehenagoko antzinatasuna izan.
- Zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzako betebeharren ordainketak egunean izatea, bai dirulaguntza eskatzen den unean eta bai egindako lanari dagokion zenbatekoa jasotzen den unean.
- Dirulaguntza itzuli beharraren ondoriozko betebeharrak egunean izatea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuko xedapen gehigarrian ezartzen den bezala.
- Aurretik beste erakunde publiko edo pribatuetatik beka berdina edo antzekoa lortu ez izana, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretatik eduki bereko edo antzekoko bekaren bat jaso ez izana.
- Ez edukitzea sexuan oinarritutako diskriminazioagatik jarritako zehapen administratibo edo penalik, eta ez edukitzea Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak edo beste xedapenen batek jarritako debekurik, zehapenak irauten duen bitartean agindu honetan araututako bekak eskatzeko ezgaitzen duenik.
- Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorreko 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan ezarritako betekizunak betetzea.
-
-
FUENTE: EUSKADI.EUS