Bizkaiko Foru Aldundiaren Foru Dekretua. Honen bidez, 2025eko ekitaldian Bizkaiko Lurralde Historikoan astialdiko trebakuntza-jarduerak sustatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dira. Bizkaiko Foru Aldundiaren deialdia da.
Aurkezpen-epea
Noiz arte 2025/10/15
Diruz lagun daitekeen jarduera astialdirako hezitzaileak Trebatzeko Eskola Ofizialek astialdiko hezkuntza-jardueretako zuzendariak eta begiraleak trebatzeko 2024ko urriaren 1etik 2025eko irailaren 30era bitarteko epean egiten dutena da.
BALDINTZAK
Honako erakunde hauek jaso ahal izango dituzte araututako dirulaguntzak: irabazi asmorik gabe eratutako aisialdiko hezitzaileak trebatzeko eskolen erakunde titularrak, baldin eta maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauaren 12. artikuluan ezarritako kasuetako batean ez badaude eta betekizun hauek betetzen badituzte:
- a) Azaroaren 2ko 419/1994 Dekretuan ezarritako baldintzak betetzea. Dekretu horren bidez, haurren eta gazteen aisialdiko hezitzaileak prestatzeko eskolak eta haur eta gazteen aisialdiko hezkuntza-jardueretako begiraleak eta zuzendariak prestatzeko ikastaroak ofizialki aintzatestea arautzen da. Bai eta Gazteriaren martxoaren 10eko 2/2022 Legean xedatutakoa ere.
- b) Egoitza soziala edo ordezkaritza iraunkorra izatea Bizkaiko Lurralde Historikoan.
- c) Jarduera-eremua Bizkaiko Lurralde Historikoa izatea.
- d) Emakumeen eta gizonen artean benetako berdintasuna lortzeko jarduketen garapenean esperientzia eta ibilbidea egiaztatzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako ekainaren 20ko 4/2018 Foru Arauaren 43. artikuluarekin bat etorrita, foru-dekretu honen 6.2.e) oinarrian ezartzen den moduan.
- e) Euskararen erabilera sustatzeko jardueren arloan esperientzia eta ibilbidea egiaztatzea, foru-dekretu honen 6.2 d) oinarrian ezartzen den moduan.