La Perrera literatura eta gazteen topagunea bihurtuko da azaroaren 29an (zapatuan), 11:00etatik 13:30era, sarrera librearekin.
Gazteria eta Kirol Sailak Irakurri eta Kontadazu / Lee y Cuéntame ekitaldia antolatu du, literatura ardatz duen ekitaldia, 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendua. Musika, egileek testuak irakurtzea eta zuen irakurketa gustukoenak partekatzeko gune bat.
Bi idazle izango ditugu gurean: Jon Arretxe egile basauriarra (bere lana bidaia literaturarekin hasi zuena eta orain genero beltzean zentratzen dena, Touré detektibe-igarlearen sagarekin); eta Aixa de la Cruz idazle bilbotarra (gaztelaniazko Euskadi Literatura Saria 2020, “Cambiar de idea” liburuagatik); eta). Beren obraren zatiak irakurriko dituzte eta ondoren bertaratutakoen galdera eta iruzkinei erantzungo diete.
Musika Loidaren eskutik iritsiko da eta irakurleen arteko topaketa laburrak ere egingo dira esperientziak trukatzeko, liburuen zozketa barne, hori guztia Imaginautak elkartearen laguntzarekin.

