VillaSoundBilbaoren seigarren edizioa gerturatzen ari da. Euskadiko eta Nafarroako talde eta bakarlarientzako izen-emateak urtarrilaren 19tik otsailaren 17ra bitartean irekiko dira. Taldekideek 16 eta 35 urte bitartekoak izan beharko dute 2026an.
Hautatuek apirilean joko dute Bilborocken, musika industriari buruzko mentoria jasoko dute eta beste sari batzuk jasotzeko aukera izango dute. Adi egon!
