Biscay Bay Startup Campus Awards lehiaketaren hirugarren edizioa martxan da. Izaera teknologiko eta humanistiko duen soluzio oro sarituak izango dira lehiaketa honetan. 2019an ekimenak ehunka gazte ekintzaile eta 30 herrialde ezberdinetako 100 startup batu zituen.
Aurten ere, sistema politiko, sozial eta ekonomikoak jasaten dituen ondorioei irudimena eta teknologia erabiliz aurre egiten dieten, eta early stage fasean dauden, edozein industriatako ideiak eta proiektuak bilatzen dituzte. Horrela, hiru sari banatuko dira:
-
Lehengo saria: 10.000 € + adituekiko aholkularitza + urtebetez bulego-eremua.
-
Bigarren saria: 5.000 € + adituekiko aholkularitza + urtebetez bulego-eremua.
-
Hirugarren saria: 2.500 € + adituekiko aholkularitza + urtebetez bulego-eremua.
Izena emateko epea zabalik dago dagoeneko eta uztailaren 31n itxiko da. Parte hartu nahi dutenek hemen zehazten diren argibideak jarraitu beharko dituzte.
Kontsulta ezazu hemen informazio guztia.