“Zurrumurruen aurka, sartu aterpera” kontakizun laburren IV. lehiaketa abian da. Migratzaileen irudikapenaren inguruan narratiba berriak sortzeko, eta hitzaren botere eraldatzailearen bidez topikoak haustea du helburu lehiaketa honek.
Lehiaketak bi hizkuntza-modalitate ditu: euskara eta gaztelania. Baldintza bakarra dago parte hartzeko: 18 urte beteta izatea. Kontakizunek gehienez lau orriko luzera izango dute; eta Arial 12 edo antzeko letran, espazio bikoitzaz eta orriaren alde bakarrean idatzita. Jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dute, eta lehenago saririk jaso gabeak.
Bizikidetza, kulturartekotasuna, aniztasuna edo arrazakeriaren aurkako borroka dira lehiaketara aurkeztutako kontakizunetan landu beharreko gaietako batzuk, eta identitateari, errespetuari edo elkarrizketari buruzkoak ere izan daitezke. Lanak aurkezteko epea irailaren 1ean irekiko da eta 30ean itxi. Lanak hemen aurkeztu beharko dira.
Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailak izendatutako epaimahaiak hautatuko ditu irabazleak, 2020 amaitu baino lehen. Aukeratutako ipuinek 350 eta 150 euroko saria jasoko dute, hurrenez hurren. Gainera, obra finalista guztiak jaso eta bilduko ditu liburu batek, lehiaketaren aurreko edizioetan bezala.