Parte-hartze bidezko Aurrekontua 2021 prozesuko epea zabalik

Parte-hartze bidezko Aurrekontua prozesuko epea zabalik. Parte-hartzeko prozesu irekia da hau, bilbotarrek hiria hobetzeko proiektuak eta ideiak aurkezteko egiten dena. Proposamenek garrantzitsuak eta interes orokorrekoak izan behar dute, auzo, barruti edo uriko kolektiboren batentzat zein hiri osoarentzat.

Prozesuan parte hartu dezakete:

  • Bilbon erroldatuta dagoen edonork, 16 urtetik gorakoa bada
  • Udalaren Herritarren Partaidetzarako Entitateen Erregistroan inskribatutako edozein entitatek
  • Ordenamendu juridikoaren arabera pertsonalitate juridikoa duten elkarteek, fundazioek, sindikatuek, enpresa-elkarteek, lanbide-elkargoek, zuzenbide publikoko korporazioek edo bestelako entitateek ere parte hartu ahalko dute. Azken kasu bi horietan ere eskari-egileek Bilbon erroldatuta egon beharko dute eta 16 urtetik gorakoak izan.

Aurkezteko epea zabalik dago jada, eta uztailaren 23an itxiko da. Proposamenak online inprimaki batean aurkeztuko dira. Inprimakia udal webguneko “Parte-hartze bidezko Aurrekontua” aurkitu daiteke.

Aurkezten diren proposamenak Udalaren eskumeneko zein-nahi arlotakoak izan daitezke (garapen ekonomikoa, gobernu ona, gizarte arloko politikak, kultura, euskara, gazteria, kirola, segurtasuna, mugikortasuna, ingurumena, etxebizitza, garapen osasungarria, jasangarritasun eta hiri-garapenaren arloko politikak…). Proposamenak, ahal dela, barrutiak hobetzeko obren eta jarduketen eremutik kanpokoak izan behar dira.

Informazio gehiago hemen.