Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak agindu bat argitaratu du Estatuko Aldizkari Ofizialean, Gazte Bermea Sistema Nazionalaren fitxategian inskribatutako gazteei ekintzailetza sustatzeko laguntzak emateko oinarri arautzaileak onartzen dituena, eta 3.000 euroko diru-laguntza eskaintzea aurreikusten duena.
Lan-merkatutik kanpo geratzeko arriskuan dagoen kolektibo estigmatizatu bat (ez ikasi eta ez lan egin) suspertzea da plan horren helburua. Era berean, profil baxuko enpresa-proiektuen sorrera bultzatu nahi dute, ekonomia sustatzeko eta enplegua sortzeko.
Diru-laguntza hori eskuratu ahal izateko, diru-laguntza eskatu aurretik jarduerarik hasi gabe egon beharko dute, eta eskatzaileek zerga-betebeharrak egunean izan beharko dituzte.
Informazio gehiago hemen.