Garapenetik eta Durangaldeko, Bermeoko eta Leioako Behargintzetatik Bizkaia Gazteak Helburu programa sustatzen ari dira. Musika-industriako eta musika-jaialdien ekoizpeneko prestakuntza proposatzen diete gaiarekiko interesa duten 16 eta 29 urte bitarteko gazteei.
Programa irailaren 29tik azaroaren 20ra garatuko da Arrupe Etxean (Aita Lojendio Kalea, 2 – 48008 Bilbo) eta goizeko ordutegia izango du, 10:00etan hasi eta 14:00etan amaitu. Programa osoa doakoa izango da.
Edukiak honako hauek izango dira:
- Musika ekitaldi baten plangintza eta antolaketa.
- Marketina eta sustapena.
- Norbanakoaren garapena: pertsonen barne-adimena.
- Lanerako gaitasun orokorrak. Pertsonekin jarduteko adimena.
- Tutoretza indibiduala eta proiektukoa.
Parte hartu nahi dutenek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
- 16 eta 29 urte bitarteko gaztea izatea.
- Gazte Bermerako Sisteman alta emanda egotea. Honen iinguruko informazio gehiago hemen.
- Bizkaian erroldatuta egotea (Durangaldean, Leioan, Bermeon, Sukarrietan edo Mundakan erroldatuta egotea baloratuko da).
Programaren informazio guztia hemen ikusi dezakezu.