Bilboko Udalak 2021. urteko diru-laguntzak martxan jarri ditu, aurten 3,2 milioi eurokoak izango direla. Diru-laguntzak arlo desberdinetako proiektuei zuzendutakoak dira, esparru hauen artean kultura, euskara edo hezkuntza daudela.
11 arlo eta 24 jarduera ildotan banatuko dira laguntzak. Gazteriaren esparruak 50.000 euro jasoko ditu, horietatik 30.000 haur, nerabe eta gazteen programa eta jarduerei lagutzeko dira. Gainerakoak, gazte boluntariotzarentzat.
Eskaerak aurkezteko epea urtarrilaren 5ean irekiko da eta otsailaren 17raino luzatu, biak barne. Eskerak Bilbao.eus webgunearen bitartez, Herritarren Laguntza Bulegoetan edo Barrutietako Udal-Bulegoetan egin daitezke.
Zalantzak 010 / 944 010 010 zenbakian argitu daitezke, 8:00tatik 20:00tara, astelehenetik igandera. Gainera, Bilbao.eus webgunean tutorial bat dago eskuragarri, eskaera nola egiten den azaltzen duena.