Mesedeetako pasealekua menderatuz, horma-irudi handi batek indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen sufrimendua gogorarazten digu.
Ruth Juan artista da bere egilea (Junita Makina), eta modu sinbolikoan irudikatu nahi izan du “indarkeria matxistaren zikloa” deritzona, emakume biktimek bizi duten prozesua, indarkeria sotilenetik bortitzenera. Lan hau egiteko, Bizitu Elkarteko kide diren emakume batzuen testigantzak izan ditu.
Hiru metroko altuerako emakume-gorputz biluziak erabiltzen dituen lanak ez du zalantzarik erakusten, eraso-mota horrek emakumeengan duen eragina. “Indarkeria matxistatik bizirik atera direnak” izenburupean, horma-irudi honek ez du inor epel uzten, eta salaketa sozialerako tresna baliotsua da.
Bilboko Udalak sustatutako obra izan da honakoa. Genero-indarkeriaren biktima izan diren eta biziraule diren emakumeei eta haien seme-alaba adingabeei errekonozimendua eta erreparazioa emateko udal-estrategiaren barruan dago lan hau eta erreparazio hori lortzeko behar duten banakako borroka eta laguntza kolektiboa adierazten ditu.
Informazio gehiago nahi baduzu, jo esteka honetara.