Let´s Mintza, gazteei eztabaidarako gune bat eskainiko dien topagunea

Datorren martxoaren 29an, Let´s Mintza saioaren lehen saioa ospatuko da Bilborocken. Ekimen hau feminismoa, osasuna, kultura eta ekintzailetza bezalako gaiak jorratzeko balio izango duen eztabadaidarako topagunea da. Ekimen honen helburua gazteentzako diren gai interesgarriak planteatzea da, hauek hauei buruz gogoeta egin dezaten eta ikuspuntu desberdinetatik uler ditzaten.

Global Shapers Bilbao antolatutako ziklo hau, 18:00etan hasiko da Ana Urrutia doktorea, Cuidados Dignos Fundazioaren presidentea dena, parte-hartzearekin. “Zainketak, etorkizunari buruzko elkarrizketak” izenburua duen solasaldian, zainketen etorkizunari buruz, eta baita ere gazteek nola ikusten duten gaurkotasun handiko gai honi buruz eztabaidatuko da.

Gonbidapenak Global Shapers Bilbao taldeak gestionatuko ditu eta hauek eskuragarri dutuzu esteka honetan. Talde horretako kideentzako saio itxiak egingo dira, eta tarteka saio berezi irekiak ere antolatuko dira.

Saio guztiak bideoz grabatuko dira, Bilbao Gazteren sare sozialetan partekatzeko.