#GazteSHARE egonaldian parte hartu duten gazteek bere lanak aurkeztuko dituzte martxoaren 30ean Bilborock-en

Martxoaren 30ean Bilborock-en egingo den gala berezi batekin ospatuko da #GazteShare-n azken saioa, Ikus-entzunezkoen tekniken inguruko egonaldia. Bertan, programaren barruan eta ekimen honi esker ikus-entzunezkoen teknikan formazioa jaso duten 10 gazteek beren lanak aurkeztuko dituzte. Honekin batera, Bilborock tv magazina egiteko hautatutako bi pertsonen izenak emango dira jakitera, bata neska eta bestea mutila.

Hitzordua arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta saio irekia izango da jendearentzat. Jaialdi honek bost aste iraun dituen egonaldiari amaiera emango dio. Denbora honetan zehar, 7 neska eta 3 mutil, batez beste 23 urte dutenak,  ikus-entzunezko lanen, grabazio metodoen eta tresna edo formatuen inguruan formazioa jaso dute.

Bestalde, jakitera emango dira ere hautatutako bi pertsonen izenak, neska bat eta mutil bat, Bilborock tv magazina landuko dutenak 2021eko apiriletik abendura arte; magazina Bilbo Gazteren sare sozialetan egongo da eskura. Gazte horietako bakoitzak 175 euro jasoko ditu magazin bakoitzeko.

Bilbao Udalak bultzatutako deialdi honen helburua teknologia digitalen erabilera gazteei ikastea da, batez ere, edukia sortzeko eta erremintak, formatuak, narratibak ezagutzeko eta sare sozialetatik modu eraginkorrean komunikatzeko.

Hemen duzu informazio gehiago.