Uda honetan ere, Bilboko 12 eta 17 urte bitarteko gazteek hamaika ekintza ezberdinez gozatzeko aukera izango dute #GazteKLUBA programarekin. Ekainaren 22tik eta uztailaren 30a bitartean ospatuko da 35 jarduera eskaintzen dituen gazteen asialdirako programa.
Eskaintzaren barruan, egun osoko 15 irteera daude, kirola eta abentura konbinatzen dituztenak ekaina eta uztailean zehar. Honekin batera, goizeko 20 jarduera antolatu dira Bilbon, kirol eta entretenimendua batzen dituztenak: hara nola, paddle sup eta kayak itsasadarrean, skatea Olabeagan, bizikleta, pasiara itsasontzian.
Programatutako jardueraren batean parte hartu nahi duten gazteek aldez aurretik eman beharko dute izena bilbaogazte.bilbao.eus udal webgunean. Bihar (maiatzaren 27a, eguena) 10:00etan hasi eta ekainaren 3ko (eguaztena) 12:00ak arte eman ahal izango dute izena gazteek. Ezin bestekoa da GazteKLUBA Txartela jardueretan parte hartzeko eta bi lagunekin izena emateko aukera izango da.
#GazteKLUBA UDA-rekin, ekaina eta uztailan zehar astero errepikatuko diren aisialdi jarduerak jarriko dira martxan. Jarduerek prezio sinbolikoa dute eta Udalaren helburua da udako oporretan hiriko nerabeei aisialdi osasungarriko aukera bat eskaintzea. Orotara, 600 plaza baino gehiago eskainiko dira bi hilabete hauetan luzatzen den programazioan.
Jarduera guztiak COVID-19aren aurkako osasun arau eta gomendioei jarraikiz egingo dira:
- Jarduerak egingo diren eremuak hesituta egongo dira. Sarrera eta irteera puntuak ezarriko dira, antolatzaileek kontrolatuta.
- Jarduerek gehienez 6 laguneko edukiera izango dute talde bakoitzean, eta txandak ezarriko dira, iritsiera-ordenaren arabera.
- Jarduera eremu guztietan sartzeko eta irteteko, eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitu beharko dira.
- Jardueretako sarbideetan tenperatura hartuko zaie parte-hartzaileei.
- Ahal den neurrian, pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia mantendu behar da jarduera egiten denean.
Informazio gehiago hemen.