Bilboko Udalaren Zurrumurruen Aurkako programak kultur dibertsitateari buruzko hausnarketa egingo du ekainean

Bilboko Udalaren zurumurruen aurkako programak jardueraz beteko du hiria ekainean zehar. Edizio honetan, “Kultura-aniztasunari lotutako aurreiritziak eta estereotipoak eraikitzeari” buruzko hausnarketa izango da ekimenaren ardatz nagusia.

Jarduerarik esanguratsuenen artean, Moha Gerehou-ren “Qué hace un negro como tú en sitio como este” liburuaren aurkezpena dago, ekainaren 1ean, 18:00etan, Bilborock aretoan. Gainera, irakurketa dinamizatuko zenbait saio egingo dira Zurrumurruen aurka, sartu aterpean” kontakizun laburren IV. lehiaketako ipuin irabazle eta finalistekin, ekainaren 8an (gaztelaniaz) eta 10ean (euskaraz), 18:00etan, Azkuna Zentroko mediatekan, Txani Rodríguez eta Mónica Crespo idazleen eskutik.

Ekimena Udalaren Herritartasunerako eta Aniztasunerako II. Udal Planaren barruan kokatzen da. Plan horrek bereizkeriaren aurkako sentsibilizazioa eta borroka biltzen ditu, zurrumurruen aurkako estrategiaren garapena bultzatzeko lehentasunezko helburu gisa. Gainera, proiektua bat dator Bilbao Balioen Hiria Gutunarekin, kultura-aniztasunetik gizarteratzea, tolerantzia eta bizikidetza erraztuko duten ekintzak garatzeko apustua egiten baitu.

Informazio gehiago hemen.