Diseinua eta sormen-industriak gustoko badituzu, Bilbao Bizkaia Design Week-ek hamaika bat jarduera baino gehiago prestatu ditu zuretzat. Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duten ekimena azaroaren 18tik 25era ospatuko da Bilboko hainbat txokoetan.
Ekimenaren helburu nagusiak honako hauek dira: alde batetik, diseinua ekonomia jarduera nahiz enplegu kualifikatua sortzeko gaitasuna daukan sektore gisa sustatzea; eta, bestetik, lurraldeko sormen-industriek daukaten balioa agerraraztea.
Besteak beste, animazioa, arkitektura, artisautza, ikus-entzunezkoak, diseinua, ilustrazioa, interiorismoa, makerrak, moda, publizitatea, teknologiak eta bideojokoak sektoreei zuzendutako deialdi honen helburuak dira gai nagusiari buruzko ikuspegiak zabaltzea, aukera-esparruak aurkitzea edo sorkuntza-jardueren zeharkakotasuna ikusaraztea.
Aurtengo ediziorako lanak aurkezteko epea zabalik dago, ekainaren 15a arte. BBDW21eko antolatzaileek jasotako proposamen guztiak aztertuko dituzte eta programazioan zein sartuko diren erabakiko dute. Horretarako, besteak beste, kalitatea, leloa nola ilustratzen duten, networkig sortzeko gaitasuna eta GIHekiko konpromisoa hartuko dira kontuan.
Info gehiago hemen.