Badago prest urtero Bilboko Udalak antolatzen duen Bilboko Kalealdia Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia, aurten ekainaren 28tik uztailaren 3ra ospatuko dena. Eskainiko den programazioa kalitatezkoa, askotarikoa eta adin guztietarako pentsatua izango da.
Jaialdia hirian zehar banatutako zortzi agertokitan ikusi ahal izango da: Casilda Iturrizar parkean, sei kokapenekin; baita Arriaga plazan, Areatzan, Areatzako kaian, Gasaren plazan, Areatzako aterpeetan eta UPV/EHU Bizkaia Aretoan ere. Aurten nazioarteko 28 konpainia, 12 euskaldunak, parte hartuko dute eta guztira 58 emanaldi izango dira ikusgai. Hainbat diziplinatako emanaldietaz gozatzeko aukera izango dugu: kale-antzerkia, zirkoa, clown, dantza, instalazio artistiko eta zirkuko piezekin, hain zuzen ere.
Emanaldi guztial doan izango dira, esteka honetan emanaldi bakoitza baino 48 ordu lehenago lekua erreserbatu ondoren. Pertsona bakoitzak gehienez ere bi gonbidapen gorde ahal izango ditu, inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan. Beste alde, Jean Philippe Kikolasen “Calor” ikuskizuna da sarrera erosteko proposamena bakarra izango duena, 3 euroren truke.
Programazio osoa hemen ikusi dezakezu.