MUSIKAREN INDUSTRIARI ETA EKOIZPENARI BURUZKO TAILER BERRIA

Tailer berri bat da, musikaren industrian eta ekoizpenean interesa daukaten 18 eta 30 urte arteko 20 gazterentzat. Zortzi saio egingo dira, 3 ordukoa bakoitza, eta beraien bidez parte-hartzaileek musika-ekoizle izaten ikasiko dute. Amaieran, ikasitakoa erakutsiko dira Bilborocken egingo den ekitaldi batean.

Tailerrak larunbat goizetan egingo dira, martxoan eta apirilean, Bilborocken.

Musika-industriari buruzko saioak Sac Barrios-ek eskainiko ditu. Sac Kvndy Swing-eko sormen-zuzendaria, kultur ekitaldien sustatzailea eta Trvp Aveneu Bilbao-ren sortzailea da. Musika-ekoizpeneko saioak, berriz, Paul Sanchez ekoizle bilbotarrak emango ditu. Paulek hainbat artistarekin lan egin du: Kvndy Swing, Eliluminari, Yvng Vene, Yassir, GARZI.

Parte hartu ahal izateko, 18 eta 30 urte artean izan behar dira, eta Bilbon bizi edo ikasi. Izena emateko formularioa otsailaren 7tik 20ra bitartean bete behar da, Bilborocken esteka honetan.

Parte-hartzaileek 20 euro ordaindu behar dituzte gordailu gisa; tailer guztietara badatoz, itzuli egingo zaizkie.