HAMAIKA PROPOSAMEN ETA KULTUR ADIERAZPEN LORALDIA FESTIBALAREN 8. EDIZIOAN

Hautsi zen anphora! lema pean Loraldia Kultur Elkarteak Loraldia Festibalaren 8. edizioa burutuko du, martxoaren 7a eta 27a bitartean.

Martxoaren 7tik 27ra Bilboko 15 gunetan 26 ekintza ezberdin proposatzen ditu. Diziplina anitzek izango dute lekua Loraldian: musika, dantza, teatroa, literatura, bertsolaritza, artea, hiri-kultura, dastaketak,…

Eta ohikoa denez euskal kulturako zenbait erreferente izango ditu gogoan, hala nola: Mikel Laboa, Juan Carlos Eguillor, Eulalia Abaitua. Horiekin batera, egungoak oholtzan: Ruper Ordorika, Bernardo Atxaga, Maddi Oihenart, Uxue Alberdi, Aukeran Dantza Konpainia… besteak beste.

Eta aurtengo edizioan gazte sormenaren harrobi berria proposatuko du Loraldiak Zorrotzaurreko irlan, gazte eta talentu berriei plaza eskainiz. 8. edizio honetako berrikuntzetako bat da hain zuzen ere proposamen berri hau, Loraldia Terminala izena hartu duena eta gazte-sormenari eremua eta plaza eskaintzen diona.

Loraldia Kultur Elkarteak ekitaldi honetarako espreski sortutako hainbat ekoizpen propio aurkeztuko ditu aurtengo edizioan. Eta, beti bezala, euskaraz egindako kulturaren zabalkundean eta emakume sortzailearen aldarrikapenean jarritako begirada.

110 artista baino gehiago igoko dira eszenatokietara, eta beste behin ere, Bilbo euskaraz egindako kulturaren hiriburu bihurtuko da hilabe batez.

Egitaraua
Hemen sakatu ikusteko

Aurkezpen bideoa
Hemen sakatu ikusteko

Argazkiak eta kartela
Hemen sakatu ikusteko