BILBOKO UDALAK MERKATARITZA ETA BIZIKLETEN BONUEN PROGRAMARI EKIN DIO, ESTABLEZIMENDUEN ATXIKIMENDUAREKIN

Apirilak 4tik, (astelehena) hasita, Bilbao Bonuen programa aktibatu du Udalak, eta epea zabaldu du merkataritza- eta bizikleta-establezimenduek ekimenarekin bat egiteko, www.bonobilbao.eus plataforman.

Sartzeko eta erosteko mekanismo bera dute programa biek, eta filosofia berdina ere bai: kontsumo zuzena sustatzea pandemiak gehien eragindako sektoreetan, eta, aldi berean, uriaren ekonomia berraktibatzea. Ordea, lerro desberdinei jarraitzen diete.

MERKATARITZAKO BONUEN

MERKATARITZAKO BONUEN kasuan, 63.000 ale baino gehiago aterako dira, 1 milioi euroko aurrekontuarekin; eta, aurreko aldietan bezala, www.bonobilbao.eus plataforman eta sarrerak saltzeko aukera eskaintzen duten Kutxabankeko kutxazainetan erosi beharko dira.

Bonuak salgai egongo dira maiatzaren 4tik ekainaren 30era arte, edo ale guztiak agortu arte. Eta lehen egunetik bertatik erabili ahalko dira. Berriz ere, bonu bakoitzak 30 euroko balioa izango du, eta Udalak erdia jarriko du (15 € Udalak, eta 15 € herritarrek). Arrakala digitala saihesteko, bonu horietako batzuk establezimenduetan bertan eskuratzeko gordeko dira, 65 urtetik gorako pertsonentzat.

BIZIKLETA BONUA

Nobedade moduan, Bilbao Bonuak programaren barruan, Udalak kanpaina paralelo bat jarri du martxan, plataforma berean, urian bizikleta erabiltzea eta sektore horretako establezimenduetan erostea sustatzeko.

Lehen aldiz aktibatuko da kanpaina hori Bilbon, eta hura ere apirilak 4ean (astelehena) hasiko da, establezimenduek www.bonobilbao.eus plataforman atxikitzeko epea zabalduta (apirilaren 30era arte egongo da zabalik). Herritarrek, bestalde, maiatzaren 11tik urriaren 31ra arteko (edo bonuak agortu arteko) epea izango dute txartelak eskuratu eta trukatzeko.

Mota bi egongo dira:

  • BIZIKLETA ELEKTRIKOAK erosteko: 400 euroko bonuak (erdia Udalak jarriko du). (200 € erosleak/200 € Udalak).
  • Edozein motatako bizikletetan MANTENTZE- eta KONPONTZE-LANAK egiteko: 50 euroko balioa duten bonuak (erdia Udalak jarriko du). (25 € erosleak/25 € Udalak).

 ESTABLEZIMENDUEI ETA HERRITARREI ARRETA EMATEKO ETA KONTSULTEI ERANTZUTEKO:
Helbide eletronikoa: bonobilbao@bilbaoekintza.bilbao.eus / Telefonoa: 94  420 53 95