BILBOKO UDALAK BULLYING-AREN AURKAKO KANPAINA ZABALDU DU ESKOLAKO JAZARPENAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNEAN

Bilboko Udalak Bullying edo eskolako jazarpen deritzonaren kontra sentsibilizatzeko kanpaina bat hedatzeari ekin dio, “Bilbon STOP esaten diogulako Bullying edo eskolako jazarpenari”.

Bilboko Umeen eta Nerabeen Udal Kontseilua osatzen duten umeek eskatuta garatu da ekimen hau. Hala, Udalak Eskola Jazarpenaren kontrako Nazioarteko Eguna baliatuz abiarazi du sentsibilizazio-ekimen hau, gaur oroitzen da-eta egun hori, maiatzaren 2an.

Iazko ikasturtean zehar, udal organo horretako adingabeek bullyngaren gaia landu zuten, eta lanketa horretatik heldu zen ondorioetako bat hau izan zen: “guzti-guztiok, heldu, ume nahiz ikastetxeek parte hartzea da arazo hori amaiarazteko gakoa”.

Kanpaina hau formatu digitalean zabalduko da www.bilbao.eus webgunean eta Udalaren sare sozialetako kontuetan, baita udalaren publizitate-euskarrietan ere. Gainera, ikastetxeetara eta bilbotar umeak elkartzen diren udal guneetara (alegia, liburutegi, kiroldegi, gaztegune, haurgune eta kideguneetara) helarazi da kanpainaren berri, ezagutu dezaten eta areago landu ahal izan dezaten.

Era berean, umeek eskolako jazarpenaren kontrako agiri hau idatzi zuten.