Bilboko Udalak #GazteKluba GABONAK programaren edizio berri bat abiatu du. Aisia hezitzaile eta osasuntsuko eskaintza bat da, 12 eta 17 urte bitarteko nerabeentzat. Programa honen helburua da gazteei elkartzeko eta ondo pasatzeko espazio bat eskaintzea, sormena, kirola eta teknologia sustatzeko, besteak beste.
#GazteKluba GABONAK programa 2022ko abenduaren 26an hasiko da, eta 2023ko urtarrilaren 7ra arte iraungo du. Guztira 19 jarduera izango dira, era askotakoak. Jarduera gehienak doakoak izango dira, eta beste batzuek 2 edo 5 euroko prezio sinbolikoa izango dute.
Jardueraren batean parte hartu nahi duten gazteek jarduera bakoitzean izena eman behar dute abenduaren 2tik abenduaren 11ra bitartean webgune honetan: https://bilbaogazte.bilbao.eus/es/gazteklubagabonak/.
GABONETAKO GAZTEENTZAKO PROGRAMAZIOA
Nobedade gisa, aurten, #GazteKLUBA GABONAK programaren barruan protagonista izango dira astebetez tailer teknologikoak. Gainerako jarduerak, ohi bezala, era askotakoak dira, arlo hauetakoak: kirola, arte-sorkuntza, scape room-a, errealitate birtuala eta umore horiko jarduerak, besteak beste.
Lehiaketa Bilborocken:
- #K-Pop: abenduaren 29an (eguena), 17:00etatik 20:00etara.Doakoa izango da, eta ikusleak edukiera bete arte sartu ahal izango dira. Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.
Irteerak:
- Izotz Jauregia eta Zientzia Museoa, Donostian, abenduaren 28an (eguaztena), 10:30etik 18:15era. 5 euro.Irteerara joateko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea https://bilbaogazte.bilbao.eus/es/gazteklubagabonak/ orrian bihar, abenduaren 2an, hasi eta abenduaren 11ra arte.
- Irteera Barakaldoko Munoa finkara eta lorategietara, abenduaren 29an (eguena), 10:45etik 13:00etara.Doakoa. Irteerara joateko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea https://bilbaogazte.bilbao.eus/es/gazteklubagabonak/ orrian bihar, abenduaren 2an, hasi eta abenduaren 11ra arte.
- Izotz Jauregia eta Zientzia Museoa, Donostian, urtarrilaren 4an (eguaztena), 10:30etik 18:15era. 5 euro. Irteerara joateko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea https://bilbaogazte.bilbao.eus/es/gazteklubagabonak/ orrian bihar, abenduaren 2an, hasi eta abenduaren 11ra arte.
Aste teknologikoa:
- KonektaTech, tailer teknologikoak, urtarrilaren 2an, 3an, 4an eta 5ean, 11:00etatik 13:30era.5 euro. Irteerara joateko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea https://bilbaogazte.bilbao.eus/es/gazteklubagabonak/ orrian bihar, abenduaren 2an, hasi eta abenduaren 11ra arte.
Kirol jarduerak:
- Aireko akrobaziak Zirkozaurren (Tolosa 6), abenduaren 22an (eguaztena), 17:30etik 19:30era. 2 euro.Parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea https://bilbaogazte.bilbao.eus/es/gazteklubagabonak/ orrian bihar, abenduaren 2an, hasi eta abenduaren 11ra arte.
- Afrodance, abenduaren 29an (eguena), 17:00etatik 19:00etara. Doakoa. Parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea https://bilbaogazte.bilbao.eus/es/gazteklubagabonak/ orrian bihar, abenduaren 2an, hasi eta abenduaren 11ra arte.
- Multikirol abentura Ballonti Dock 39an (Portugalete), abenduaren 30ean (barikua), 10:00etatik 15:00etara. 2 euro.Parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea https://bilbaogazte.bilbao.eus/es/gazteklubagabonak/ orrian bihar, abenduaren 2an, hasi eta abenduaren 11ra arte.
Tailerrak:
- Mandala beiraren gainean, Errekaldeko Gaztegunean, abenduaren 28an (eguaztena), 18:00etatik 20:00etara. Doakoa. Parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea https://bilbaogazte.bilbao.eus/es/gazteklubagabonak/ orrian bihar, abenduaren 2an, hasi eta abenduaren 11ra arte.
- Egin ezazu zeure erlojua, Iralako Gaztegunean, abenduaren 29an (eguena), 17:30etik 20:00etara. 2 euro. Parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea https://bilbaogazte.bilbao.eus/es/gazteklubagabonak/ orrian bihar, abenduaren 2an, hasi eta abenduaren 11ra arte.
- Zeramikarekin diseinatu eta sortu, Cocomotora Estudio-n (San Frantzisko kalea, 5), abenduaren 30ean (barikua), 10:30etik 12:30era. Doakoa. Parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea https://bilbaogazte.bilbao.eus/es/gazteklubagabonak/ orrian bihar, abenduaren 2an, hasi eta abenduaren 11ra arte.
- Perkusioa djembe eta kaxekin, Zazpi kaleetako Gaztegunean, urtarrilaren 3an (martitzena), 17:00etatik 19:00etara. Doakoa. Parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea https://bilbaogazte.bilbao.eus/es/gazteklubagabonak/ orrian bihar, abenduaren 2an, hasi eta abenduaren 11ra arte.
Beste jarduera batzuk
- Irteera bolatokira, Portugaletera, abenduaren 26an (astelehena), 16:00etatik 17:30era. Doakoa. Parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea https://bilbaogazte.bilbao.eus/es/gazteklubagabonak/ orrian bihar, abenduaren 2an, hasi eta abenduaren 11ra arte.
- Errealitate birtuala, Trenbideko etorbideko 3an, abenduaren 27an (astelehena), 10:45etik 12:15era. 2 euro. Parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea https://bilbaogazte.bilbao.eus/es/gazteklubagabonak/ orrian bihar, abenduaren 2an, hasi eta abenduaren 11ra arte.
- Umore horia KNS Aventuran, Basaurin, urtarrilaren 3ean (martitzena), 10:00etatik 14:30era. 2 euro. Parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea https://bilbaogazte.bilbao.eus/es/gazteklubagabonak/ orrian bihar, abenduaren 2an, hasi eta abenduaren 11ra arte.
- City Jump, Barakaldon, urtarrilaren 5ean (eguena), 10:00etatik 14:00etara. 2 euro. Parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea hemen: https://bilbaogazte.bilbao.eus/gazteklubagabonak/; gaur hasi, abenduak 3, eta abenduaren 13ra arte da epea.
Guztira 323 plaza eskaini dira. Irteeretarako 120 plaza, tailerretarako 52 plaza, kirol-jardueretarako 60 plaza, aste teknologikorako 15 plaza, eta gainerako jardueretarako 76 plaza. Aipatutako plazez gain, Bilborock udal-ekipamenduak 250 plazako edukiera du K-Pop lehiaketarako.
#Gaztekluba GABONAK programa Udalak Gabonetako oporraldirako abian jarritako haurren aisialdiko eta kontziliazioko beste programa batzuekin batera egiten da, hala nola, Gabongune, Gabonkide, Gabonetan primeran kirola eginez, eta Hala Birala! programekin.