HASI DA EPEA BILBOKO UDALAREN BILBAO BALIOEN HIRIA SARIETARAKO EKIMENAK AURKEZTEKO

Bilboko Udalak gaur abiarazi du Bilbao Balioen Sarien bosgarren ediziorako ekimenak aurkezteko epea.

Sariketa honen helburua daBilboko Balioen Agiria sustatzen lan egiten duten pertsonen eta entitateen lana aitortzea eta saritzea, agirian jasotzen diren 17 balioetakoren bat praktikan jartzeko ekimenak garatzeagatik.

Oinarriak

Izen emate inprimakia

Proposamenak 2023ko urtarrilaren 20ra arte aurkeztu ahal izango dira, participación@bilbao.eus helbidera mezu elektronikoa bat bidaliz, edo Udal Erregistroan aurkeztuz, eta sariketaren hiru kategoria hauetako batean sartu behar dira:

  • irabazi asmorik gabeko entitateak eta elkarteak; Elkarteen Udal Erregistroan izena emanda egon behar dute.
  • Bilboko ikastetxeak, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilerreko eta erdi-mailako graduko ikasleek parte hartu badute proiektuan.
  • Enpresak, saltokiak, ostalaritzako establezimenduak, elkargo ofizialak eta antzeko entitateak. Bilbon egon behar dute kokatuta.

Hiru sari banatuko dira, 3.300 eurokoa bakoitza, eta saritutako ekimenarekin zerikusia duten xedeetarako erabili beharko dira. Iaz bezala, parte hartzaileen hiru tipologietako edozeinetan garatutako proiektuen artean banatuko dira sariak, bereizketarik egin gabe parte hartzaileen tipologien artean.

OINARRIAK

Sariketan parte hartzeko interesa duten entitateek memoria tekniko bat aurkeztu behar dute, honako hauek azalduz: zeintzuk diren proiektuaren helburuak, zein baliorekin duten zerikusia, zer jarduera garatu diren eta zein pertsonek edo taldek parte hartu duten, zein lekutan garatu den ekimena eta zein den emaitzen ebaluazioa, besteak beste. Horrez gain, ikus-entzunezko materialak ere aurkeztu ahal izango dira, egindako jarduerei buruzkoak.

Ekimenak amaituta edota oso aurreratuta egongo dira eta hortaz, ez dira onartuko hasi gabe dauden proposamenak edo ideia hutsa direnak. Proiektu guztiek izan behar dituzte genero ikuspegiarekin eta hizkuntza sexismorik gabe erabiltzearekin zerikusia duten alderdiak; gainera, zehatzak izan behar dute, eta ikastetxe, enpresa eta elkarteen eguneroko jardueraz harago joan behar dute. Bestalde lehiaketan parte hartzen dutenek Bilboko Balioen Agiriari atxikita egon behar dute.

Nahitaezko dokumentuak errazago aurkezteko, eskabide eredu bat prestatu dugu, eta www.bilbao.eus webgunean dago eskura.

4 EDIZIOREN OSTEKO BALANTZEA

Orain abian jarri dena sarien bosgarren edizioa da. Aurreko lau edizioetan, 206 proposamen aurkeztu dira guztira.

Lehenengo edizioan, Askabideren Mari Makeda ekimena, Artagan ikastetxearen Conéctate proiektua eta IMQ IGURCOren Soñando Zorrozgoiti ideia izan ziren sarituak.

Bigarren edizioko sarituak hauek izan ziren: Bilboko Klub BereziakUnión Deportiva La Merced eta Artxandako Mertxetarrak futbol-taldeena; Otxarkoaga Modern Art Festival, Otxarkoagako Lanbide Eskolarena eta Biscay Bay Startup Campus. BBSCStart Up Campusena. Gainera, bi aipamen berezi ere izan ziren, Bilboko Udaleko bi langilerentzat: Sonia Polo eta Sabina Melchor, beren sentikortasunarengatik eta urteetan egin zuten lan altruistarengatik, ume baten senideak aurkitu baitzituzten azkenean, hark, 1939an, bost urte zituela, Belgikara alde egin behar izan baitzuen, aita eta ama Espainiako gerra zibilean galdurik.

Eta hirugarren edizioan, sarituak izan ziren Aldauri FundazioaZabalburu ikastetxea eta Jazz Cultural Theatre of Bilbao.

Eta, azkenik, iazko edizioan, laugarrenean, honako hauentzat izan ziren sariak: NORAI elkartearentzatEtorkizuna Musikatan ekimenarengatik, Berrio-Otxoa ikastetxearentzatBideotutorialak ekimenarekingatik eta Artxandape ikastolarentzatOhar gaitezen ekimenarengatik.

BILBAO BALIOEN HIRIA

“Balioen Hiria Sariak” Bilboko Balioen Hiria proiektuaren barruan datoz, parte hartze bidezko ekimen bat da, Bilboko Udalak sustatua, baina, hasiera-hasieratik, herritarren elkarlanarekin eraikia eta garatua. Bilbao Balioen Hiria proiektuaren helburua da uria ezaguna eta aitortua izatea ez bakarrik birgaikuntza, berreskuratze eta eraldaketa ekonomikoagatik, baita beraren balioengatik ere. Helburua da gune bat sortzea, erakundeen, era guztietako entitateen, enpresen, hedabideen, talde politikoen eta herritarren artean analisia egiteko, hitz egiteko, hausnartzeko eta lankidetzarako.

Balioen Agiriari atxiki nahi zaizkion pertsona edo erakunde guztiek nahikoa dute Udalaren webgunean edo Bilbao Balioen Hiriaren webgunean eskura daitekeen inprimaki erraz bat betetzea.