UDAL DIRULAGUNTZEN PROGRAMA ABIAN DA!

Bilboko Udalak abian jarri du Udalaren Dirulaguntzetarako 2023 programa, 3.602.176 euroz hornitua.

Hala, laguntza horiek jaso ahal izango dituzte gizarteari onura bihurtu ohi dioten proiektuak garatzeko interesa duten entitateek, Udalaren jardueraren osagarri izaten baitira proiektuok, eta Udalaren sail batzuek eta besteek beren jardun-eremuetan aurreikusitako helburuak lortzeko lagungarri. Partaidetza eta Barrutiak, Kultura, Euskara, Hezkuntza, Immigrazioa eta Kulturartekotasuna, Jaiak, Berdintasuna eta genero-indarkeriarekin amaitzeko arloa, Gazteria, Ingurumena, Osasuna eta Kontsumoa, eta Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideak.

Eskabideak aurkezteko epea gaur hasten da, MARTITZENA, URTARRILAK 10, eta otsailaren 17ra arte egongo da irekita. Eskabideak online aurkeztu ahal izango dira, edo Udalaren web orriaren bidezwww.bilbao.eus, edo aurrez aurre Herritarren Arretako Udal Bulegoetako Erregistroan; azken kasu horretarako, ostera, hitzordua beharko da, eta bulegoetan bertan eskatu ahal izango da, edo Udalaren erregistro elektronikoan.

Izapideak erraztu eta zalantzak argitze aldera, kontsultak egiteko telefonoa jarri da: 010/944 010 010, 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik domekara.

Gainera, Udalaren web-orrian bada gida tutorial bat, pdf formatu elkar eragitekoan, aurreko urteetan egin izan diren informazio saioen osagarri.

 

2023KO DIRULAGUNTZAK

2023ko deialdirako, guztira, 3.602,176 euro bideratu ditu Bilboko Udalak dirulaguntzetara, 11 esparrutan eta 24 jardute-ildotan banatuta. 

Kultura

Guztira 129.200 euroko dirulaguntza emango da, kultura-jarduerak sustatzeko.

Hezkuntza

218.300 euro bideratuko dira, hauetarako:

  • Hezkuntza laguntzeko programak: 138.300 euro.
  • Eskola-igeriketa laguntzeko programak: 80.000 euro.

Euskara

Euskararen erabilerarako dirulaguntzak 160.000 eurora iritsiko dira, kontzeptu hauetan banatuta:

  • Eskola-programak laguntzea: 30.000 euro.
  • Euskararen erabilera sustatzea, 130.000 eurorekin.

Jaiak

48.000 euro, guztiak Auzoetako Jaietarako.

Immigrazioa

35.000 euro, honetarako:

  • Etorkinen elkarteen funtzionamendua: 15.000 euro
  • Kulturartekotasuna eta gizarte-kohesioa sustatzeko programak: 20.000 euro

Gazteria

50.000 euroko dirulaguntza emango da, honela banatuta:

  • Haurrentzako, nerabeentzako eta gazteentzako programa eta jardueretarako laguntza. 25.000 euro.
  • Gazte boluntarioentzako laguntza: 15.000 euro.
  • Bilbo Hiri Gaztea Planarekin lotura duten ekintzei laguntzeko. 10.000 euro.

Ingurumena

50.000 euroko dirulaguntza emango da, honela banatuta:

  • Jasangarritasuna, mugikortasuna eta klima-aldaketa: 20.000 euro.
  • Auzoko bihotzak direlakoak hobetzea ingurumenaren eta gizartearen aldetik, 2030 Eskola Agendaren bidez: 30.000 euro.