GORKA DEUNA OSPAKIZUNA

Apirilaren 23an, Euskalerriko Eskautak Bizkaiako 30 taldeek, gure Gorka Deuna ospatuko dugu Monte Avril-en (Bilbon).

Gorka Deuna gure urteko jaia da. Guretzat egun berezia eta garrantzitsua, zeren eta gure patroiaren jaia ospatzeaz gain, gure izaera eskauta ere ospatzen dugu.

Aurtengo leloa honako hau da: «MUNDUA ELKARREKIN ERALDATZEKO PREST». Horrekin batera lan egin eta ikusarazi nahi dugu, Caritasekin batera, mundu hobe baten aldeko eragile eraldatzaileak garela.


Gorka Deuna, topaketa eta ospakizun eguna da, 3.000 pertsona inguru elkartuko gara aurten Monte Avril-ean. Ume eta gazte, begiraleak, gurasoak, familiak, lagunak, bideko kideak…guztiontzat zabalik dago gure eguna, Gorka
Deuna guztiontzako jai irekia delako. 50 urte baino gehiago daramagu Federazio bezala lan egiten, Bizkaiko Elizbarrutian izanez, eta gaur egun 30 talde ditugu, 12 Bilbon. 2.100 ume eta gazte inguru 350 begiralez lagunduta. Hauek guztiak dira proiektua aurrera eramaten dutenak.

Proiektu kontsolidatua, finkatuta, gaur bere zentzu osoa berrezkuratzen duena: eraldaketa, gure gizartea hobetzea Aisialdi hezgarriaren bitartez, eskultismoaren bitartez. Hau guztiagatik aurten ere gure jaia ospatu nahi eta behar dugu.

Etortzen bazara konfirmazio bat eskatzen dizuegu, Delegaritzara deitu: 611059249 telefonora edo emailez bizkaia@eskaut.org helbidera.

Egitaraua: