Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2024ko deialdia

Programa honen helburua da Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balioak sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzea. Garapenerako ekintzak hainbat hegoaldeko herrialdetan izaten dira, Amerika, Asia eta Afrikan, hain zuzen ere, eta modu horretan, parte hartzen duten gazteek ekintza horiek bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute.

Parte-hartzaile

kopurua: 100 gazte, gehienez jota.

Esperientziaren iraupena 

hiru hilabete, ahal dela, uztailetik urrira arte.

Gazteen profilak

Zerrenda hau ez da zehatza, GKEEk aurkezten dituzten proiektueen arabera izango dira:

  • Hezkuntza/ Hezkuntza berezia / Pedagogia
  • Gizarte-lana/ Gizarte-hezkuntza
  • Psikologia
  • Berdintasuna
  • Begiraleak
  • Aisialdia
  • Informatika
  • Ekonomia/ Kontabilitatea
  • Medikuntza / Erizaintza / Erizaintzako zaintza osagarriak
  • Farmazia
  • Ingeniaritza / Arkitektura
  • Agronomia
  • Tornu/mekanika
  • Elektrizitatea
  • Zurgintza
  • Iturgintza
  • Nutrizioa / Sukaldaritza

Antolatzaileak

  • Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza. Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusia. Gazteria zuzendaritza
  • eLankidetza.

Laguntzaileak

Garapenerako gobernuz kanpoko Euskadiko erakundeak eta hegoaldeko herrietakoak.

Eusko Jaurlaritzaren kontura

  • Jarduera egin beharreko herrialdeko GKErekin elkartu arteko bidaia-gastuak (joan-etorrikoak).
  • Bisa.
  • Erantzunkizun zibilari eta istripuei aurre egiteko asegurua eta bidaiako laguntzako asegurua.

Urteko deialdia, eman izena hemen.