ABIAN DA BILBOKO UDALAREN BBH SARIETARAKO EKIMENAK AURKEZTEKO EPEA

Bilboko Udalak martxan jarri berri du Bilbao Balioen Sarien seigarren ediziorako ekimenak aurkezteko epea.

Deialdi honen xedea da ezagutza publikoa agertzea Bilboko Balioen Agirian jasotako balioak sustatzen edo garatzen dituzten ekimenei, gauzatu direnei edo gauzatzen ari direnei auzoetan, barrutietan edo urian.

Saria izango da 3.300 euroko diru-zenbatekoa ematea erakunde irabazleei, BILBO BALIOEN HIRIA proiektuarekin eta BILBOKO BALIOEN AGIRIArekin daukaten konpromisoagatik ezagutza agertzeko jendaurreko ekitaldi batean.
Gehienez hiru sari eman ahal izango dira. Hala ere, epaimahaiak saria eman gabe utz dezake.

PARTE-HARTZAILE MOTAK

  • Irabazi-asmorik gabeko elkarteak eta erakundeak.
  • Bilboko ikastetxeak.
  • Unibertsitateak.
  • Sektore pribatuko enpresak, saltokiak, ostalaritzako establezimenduak, lanbide-elkargoak eta antzeko erakundeak.

 

AURKEZTEKO EPEA, LEKUA ETA MODUA

Erakundeek egoki iritzitako proiektu guztiak aurkeztu ahal izango dituzte eskabide bereizietan, proiektu bakoitzerako eskabide-orri bat beteta. Edozelan ere, sari bakarra jasoko dute.

Hautagaitzak aurkezteko epea deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da. Epea 2024ko otsailaren 29an bukatuko da.

Aurkezteko modua. Eskaerak Udaleko Erregistro Orokorraren bidez aurkeztu beharko dira, bai udalaren webgunearen bidez, bai barrutietako udaltegietako bulegoetan aurrez aurre (aurretiko hitzordua eskatzea
komeni da).

Izen emate inprimakia

Oinarriak 

BILBAO BALIOEN HIRIA WEBGUNEA