“WORLD ROBOT OLYMPIAD” GAZTEENTZAKO ROBOTIKA TORNEOAN, BILBO NAZIOARTEKO EGOITZA IZANGO DA!

Bilboko Udalaren La Perrera zentroa izango da “World Robot Olympiad” (WRO) munduko robotika torneoko sailkapen-proben nazioarteko egoitzaDagoeneko zabalik dago ekainaren 15ean Bilboko udal-ekipamenduan egingo den finalaurrekoan parte hartzeko inskripzio-epea. Inskripzioak https://www.wroboto.es/ helbidean eska daitezke.

WRO hezkuntza-lehiaketa bat da, eta haren helburua da gazteak teknologiara eta ingeniaritzara hurbiltzea modu ludiko eta dibertigarri batez, haren bitartez konpetentziak eskuratu ditzaten beren prestakuntzarako eta garapen sozialerako. 2023an, La Perrerako talde bi sailkatu ziren Lleidan jokatu zen WROko finalerako, eta haietako bat hirugarren geratu zen.

Anfitrioiek jarritako lekua La Perrerako Maker Gunea da. Begirale batek emango die behar den prestakuntza lehiaketa honetan kategorietan parte hartu nahi dutenei. Parte hartzeko, Maker Gunean (Sabino Arana, 50) eman dezakete izena, astelehenetik zapatura, 17:00etatik 21:00etara, bertara joanda, info.konekta@bilbao.eus helbide elektronikora mezu bat bidaliz edota 661731294 telefonora deituz.

STEAM GAITASUNEKIN LOTUTAKO JARDUERAK ETA TAILERRAK

Gainera, STEAM gaitasunekin lotutako hainbat jarduera eta tailer programatzen ari dira hiruhileko honetan La Perreran, gazteek arlo teknologiko-zientifikoan ikasi, esperimentatu, trebetasunak eta gaitasunak eskuratu eta pentsamendu kritikoa gara ditzaten.

  • 12-17 urte bitarteko gazteentzako jarduerak: Green Power, First Lego League, Frame Hunters, Robótica eta Cansat.
  • 18-30 urte bitarteko gazteentzako jarduerak: Moda Digital CLOD3, FILOSOF-IA: pentsamendu kritikoa aro digitalean arakatuz, Upcycling, Drone Tailerra, PC Building eta Fabrikazio Digitala, etab.

Argibide gehiago eta inskripzioak hemen: Bilbaogazte.